EH Bilduk Natura Ingurune eta Nekazaritza diputatuari galdetu dio ea nola lagunduko duen datozen hilabeteetan Karrantzako bizilagunen ur-hornidura erregularrean.
Gaur Enkarterrin, Abellanedako Juntetxean hain justu, egin den kontrol saioan, Aitor Llano batzarkideak arazo larri baten berri eman du, Karrantzako ur-horniduraren arazoarena, hain zuzen ere. 3.000 biztanle inguru dituen landa-ingurunea da Karrantza.
La Argañedako putzua aipatu du Llanok, ura biltzeko eta hornitzeko erabiltzen ez dena; hala, «bailarako biztanleek La Cerrojako putzua baino ez dute». Errealitate hori are gehiago korapilatzen da orain, uda hastearekin batera, eta horri gehitzen zaizkio pairatzen ari garen muturreko goiztiartasunak. Gainera, EH Bilduk egiaztatu du «orain arte ez dela ura hornitzeko eta tratatzeko azpiegitura berririk garatu, ez lehen mailako sarean, ez bigarrenean».
Bestalde, Bizkaian, eta zehazkiago Enkarterrin dauden kiskaltze-labeen inguruan galdetu du EH Bilduk. Rakel Goñi ahaldunak galdetu du ea Aldundiak gaur egun labe horien inbentario eguneratua eta kontserbazio-egoeraren ebaluazio teknikoa dituen. Horrez gain, galdetu du ea foru-erakundeak konpromisoa har dezakeen Bizkaiko kiskaltze-labeak kontserbatzeko estrategia integral bat bultzatzeko, «ondare horrek etorkizuneko belaunaldiei bizirik iraungo duela bermatzeko».