AKTUALITATEA


| 2024-05-29 10:51:00

EH Bilduk zalantzan jarri du gaur, Bizkaiko Batzar Nagusietako kontrol saioan, Iñigo Iturrate Euskalduna Jauregiko zuzendaritzarako izendatze prozesua.

 

Nahiz eta foru enpresaren estatutuek onartzen duten Administrazio Kontseiluak Euskalduna Kongresu Jauregia zuzenduko duen pertsona askatasunez izendatzeko ahalmena duela, ez luke izan behar, adierazi du Iker Casanova EH Bilduko batzarkide eta bozeramaileak, soilik bere kurrikulum politikoagatik pertsona bat izenda daitekeela. "Foru-enpresa bat enpresa espezializatu bat da, herritar guztiei zerbitzu bat eskaini behar diena, eta enpresan sartzen den pertsonak, alderdi batek edo besteak izendatuta ere, lanbide-trebakuntzako baldintza batzuk bete behar ditu bere jarduera garatuko duen eremu espezifikorako", adierazi du Casanovak.

 

Duela gutxi, Lezamako eta Iurretako alkate ohien izendapenak ere polemikoak izan dira” gogora ekarri du EH Bilduk, “alkatetzaren ardura izan zutenean beren udalerrietan jardunbide irregularrak garatu zituztelako. Transmititzen den ideia da klase politikoak ez dituela jendearen arazoak konpontzen, eta bai, aldiz, interes alderdikoiei erantzuten dietela”.

 

Foru enpresetako plantilletako langileak hautatzeko irizpidei dagokienez bestalde, EH Bilduk joan den astean salatu zuenez, “prozesu opakuak dira, ez dute behar besteko bermerik prozesu hoiek, edozeinek, hiritar orok, berdintasun osoz eskuratu ahal izateko”.

 

Eskatzen dugu beraz, amaitu egin behar dela praktika honekin, alegia, kargu politikoak foru-enpresen buru izendatzea. Irizpide objektiboagoak bilatu behar dira, herritarrentzat zerbitzu garrantzitsua ematen duten lanpostu horiek garatzeko, gaitasun profesionalarekin lotuta.