EH Bilduk Arauz Besteko Proposamen bat aurkeztu zuen urrian, urtarrilaren 1etik aurrera nahi den eukalipto guztia landatzea eragozteko
Bizkaiko Batzar Nagusiek Bizkaian eukaliptoaren moratoria luzatzeko Arau Proposamena onartu dute gaur. Proposamena EH Bilduk, EAJk eta PSEk aurkeztu dute elkarlanean eta aho bateko babesa izan du.
Ekimen honen jatorria alderdi subiranistak joan den urriaren erdialdean aurkeztu zuen arauz besteko proposamenean kokatu behar da, Bizkaian eukalipto-landaketaren moratoriari beste luzamendu bat ezartzea proposatuz, ez denbora-muga batekin, baizik eta Bizkaiko baso-politika artikulatuko duen Mendien Lege berria indarrean sartu arte.
Iker Casanovak, orduan, eukalipto-landaketaren ondorioen artean aipatu zituen «biodibertsitatearen gaineko eraginak, lurzoruen pobretzea eta sute-arriskua handitzea», eta esan bezala beste luzamendu bat proposatu zuen, 2021etik indarrean dagoena eta abenduaren 31n amaituko dena, egun horretan aurreikusita baitzegoen Mendien Lege berri bat indarrean egotea, ezar daitezkeen espezieak behin betiko arautzeko.
Iratxe Arriolak, EH Bilduko batzarkidea, defendatu du gaur eukaliptoaren inguruko moratoriaren luzamendu berri hau.