AKTUALITATEA


| 2021-06-13 19:29:00

Gaur goizean, Bilbon ospatutako ekitaldian, EH Bilduk Bizkaiko zuzendaritza berria aurkeztu du. Bertan Asier Vega herrialdeko arduradun politikoak adierazi du Bizkaiko EH Bilduren “egiteko moduak gero eta jende gehiago batzen duela agerikoa da. Bizkaia egiteko beste modu horrekin gero eta jende gehiagok konektatzen du. Lortutako emaitzak ez dira, eta, kasualitate hutsa. Emandako urratsen ondorioa baino ez dira”.

 

Vegaren ustez, EH Bilduren proiektuak anitza den Bizkaia bati erantzuten diola eta horren adierazlea dela azken urteetan hirigunean izandako lorpenak.

 

Ildo beretik, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak azpimarratu du herrialdearen garrantzia. “Nik eta Bizkaiko EH Bilduren komunitatea osatzen dugun guztiok mezu bat helarazi nahi diogu gaur Bizkaiko eta Euskal Herri osoko gizarte osoari: EH Bildu goraka egiten ari den indar politikoa da, hauteskunde bakoitzean boto kopuruan eta ehunekoan gora egiten du; Euskal Herrian eta Madrilen gero eta indar erabakigarriagoa da; politika publikoak birarazteko gai den indar politikoa da, gehiengoaren zerbitzura jartzeko. Eta ziurtatzen dizuet joera horri eutsiko diogula. Hazten eta batzen jarraituko dugu, eta herritarren bizi-baldintzak hobetzen, Bizkaian ere bai”, azpimarratu du.

 

Ekitaldian EH Bildu Bizkaiaren zuzendaritza berria osatzen duen taldea aurkeztu da. Talde hori honako pertsonek osatzen dute:

 

- Asier Vega Isasi, Bizkaiko Koordinatzailea

- Izaskun Duque Santacoloma, Bizkaiko Politika Instituzionaleko arduraduna

- Nahia Sanz Gardeazabal, Bizkaiko Udalgintza arduraduna

- Arkaitz Unzueta Leginagoikoa, Bizkaiko Antolakuntza arduraduna

- Andrea Bosch Alfaro, Bizkaiko Komunikazio arduraduna