AKTUALITATEA


| 2021-12-09 12:58:00

EH Bildu Bilbok udal gobernuak IDOMen bere ibilbide profesional osoa egin duen Fernando Querejeta Bilboko Ospetsuetako bat izendatzea kritikatu du,  izan ere, enpresa hori 640.000 euroko isunarekin zigortu du Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak, ‘Bilboko kartelean’ parte hartzeagatik.

 “Udal Gobernuak, iruzurrezko praktikengatik zigortutako enpresa horien aurkako neurriak hartu beharrean, EH Bilduk eskatu bezala, enpresa horiekin lotura estua duten pertsonak saritzen ditu», adierazi du. Goirizelaiaren ustez, “ez da onargarria” eta aitorpen horrek “ez du Bilboren izen ona zabaltzen laguntzen, alderantziz baizik".

EH Bilduk , halaber, salatu egin du bilbotar ospetsuak aukeratzeko orduan gobernu-taldeak erabiltzen duen metodologia, “alde bakarreko izendapenak baitira, hautaketa-prozesua erabat opakua baita, eta talka egiten baitu gobernu-taldeak herritarren parte-hartzeari ematen dion ustezko bultzadarekin.”

"Erabakia alkateak berak hartzen du, oposizioaren parte-hartzerik gabe, eta gaur goizean jakin dugu nortzuk izendatuko dituzten Bilboko ospetsu, publiko egin baino lehentxeago", adierazi du. “

Haren ustez, “izendapen horiek parte-hartze prozesu baten emaitza izateko unea da, herritarrek sari horiek nori eman erabakitzeko aukera izan dezaten, aipatu dugun Idomen kasua edo Iberdrolarena, esaterako, saihesteko; izan ere, konpainia elektriko horren prezioen igoerek bilbotar askok pobrezia energetikoa jasatea eragiten dute, eta EH Bilduk eskatu du titulua kentzea”.