Maria del Rio EH Bilduko bozeramaileak uste du "positiboa" dela Udal Gobernuak Bilbobus zerbitzuaren kudeaketa zuzena aztertzeko konpromisoa hartzea. "Lan-gatazkaren eta grebaren ondoren sortutako egoerak agerian uzten du epe ertain eta luzera zerbitzuaren publikotasunari buruzko hausnarketa sakona egiteko beharra", adierazi du.
Maria del Riok adierazpen horiek egin ditu gaurko osoko bilkuran egin ditu. EH Bilduk Bilbobus garraio publikoaren zerbitzua publifikatzeko eta horren kudeaketa zuzena egiteko urratsak ematea eskatu baitu mozio baten bidez. Del Riok gogora ekarri ditu lan-gatazka eta atzo amaitu zen grebak "kalte handiak" eragin dizkiela bai lan eskubideen alde borrokatzen aritu izan diren Bilbobuseko langileei; baita bilbotarrei ere, batez ere auzo garaietan bizi direnei, metro-zerbitzurik gabe, Bilbobusen zerbitzua behar dutenak, lanera, ikastera edo osasun-zentrora joateko".
Adierazi duenez, "ezinbestekoa da orain begirada epe luzera jartzea". "Egoera hori ezin da berriro errepikatu, eta, beraz, hausnarketa bat egin behar da, eta unea da, kontratua bertan behera utzi delako eta beste bat lizitatu behar delako", adierazi du.
Arrazoiak
Arrazoiei dagokienez, Del Riok azaldu du esperientziak erakutsi duela aurreko kontratuek porrot egin dutela (Veolia eta Alsa). "Ezin dugu onartu hiri mugikortasunerako eta krisi klimatikoari aurre egiteko ezinbestekoa den zerbitzu publiko bat etengabeko ezegonkortasun egoeran egotea", gaineratu du.
Bilboko gainerako garraiobide publikoak (funikularra, tranbia eta metroa) kudeaketa zuzenaren bidez eskaintzen direla gogorarazi ondoren, Gasteizen eta Donostian udal autobus zerbitzua zuzenean kudeatzen dela adierazi du Del Riok, eta horrek, bere esanetan, "zerbitzuaren kontrola, gastuak eta lineen kudeaketaren gardentasuna ahalbidetzen ditu, bai eta lan arloan ere".
"Proposamen guztiz egingarria da, Bilboko Udalak zuzenean kudeatu ahal izango luke zerbitzua, hala erabakiz gero. Izan ere, Europan joera orokorra pribatizazioak iraultzea eta zerbitzuak publikatzea da", amaitu du.