AKTUALITATEA


| 2022-09-20 13:24:00

Alba Fatuarte Bilboko Udaleko EH Bilduko zinegotziak Udal Gobernuari eskatu dio “marketina egin beharrean, benetako neurriak har ditzala eskola inguruneak seguruak izan daitezen”. Fatuartek atzo zazpi urteko adingabe bat eta bere ama Pagasarribide ikastetxe publikoaren inguruan dagoen oinezkoentzako pasabide batean auto batek harrapatu ondoren egin ditu adierazpen horiek. Ama eta semea lehenbailehen sendatzea espero duela adierazi du.

Fatuartek gogoratu duenez, istripu hori justu Mugikortasunaren astean gertatzen da, eta joan den ostiralean eskola-bideei buruzko erakusketa inauguratu genuen Areatzan. Ekitaldi horren ondoren, EH Bilduko zinegotziak adierazi zuen “horrelako ekimenak positiboak direla, baina propaganda hutsa eta guztiz eskasak direla, baldin eta eskola-inguruneetako segurtasuna bermatzeko neurri eraginkorrekin batera ez badatoz”; izan ere, ikastetxe askok arazoak pairatzen dituzte, hala nola Atxuri, Mujika eta Pagasarribideko zentroek, “zoritxarrez egiaztatu dugunez”.

Horren ildotik, gogora ekarri du EH Bilduk "bidelagunak" edo eskola-bideetarako mugikortasun-laguntzaileak sortzeko proposamena aurkeztu zuela, bide-segurtasuna eta eskola-inguruneetako autonomia bultzatzeko. "Proposamen hau ez zen aurrera atera EAJ/PSE alderdien borondate politiko faltagatik", kritikatu du.

“Pagasarribiden gertatutako harrapatzeak agerian uzten du udal gobernuak neurri sendoagoak hartu behar dituela eskola-ingurunean segurtasun handiagoa bermatzeko", nabarmendu du, eta gaineratu du EH Bilduk galdetuko diola Udal Gobernuari zer neurri hartuko dituen eremu horretan honelako istripu gehiagorik ez gertatzeko.