AKTUALITATEA


| 2019-11-11 15:20:00

EH Bilduk adierazi duenez, Bilbao 700 Fundazioaren desegitea albiste “ona” da; izan ere, EH Bilduk, 2011. urtean Udalera sartu zenetik, Fundazio hori bertan behera gelditzea eskatu izan du eta bere zereginak Bilboko Udaleko Kultura Sailak edo beste Sail batek bere gain hartzea.

Jone Goirizelaiak, EH Bildu Bilboko bozeramaleak, gogoratu duenez, Bilbao 700 Fundazioa 2000 urtean helburu zehatz batekin sortu zen: Bilbo Hiribilduaren sorreraren 700. Urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzea, alegia. “19 urte pasa dira eta EH Bilduk behin da berriz eskatu du Fundazio honen desegitea, erakunde horren helburuak aspaldi beteta zeudelako”.

Ildo horretan, azaldu duenez, “ez dauka eta ez zuen inolako zentzurik horrelako Fundazio bat izatea, izan ere,  19 zinegotzirekin osatutako udal gobernu bat gai izan beharko litzateke Bilbao 700 Fundazioak antolatzen dituen zazpi egitasmoak bere gain hartzeko (Musika-Música, Bilbao Ars Sacrum, Gau Zuria, Balearen Kalejira, Flamenco jaialdia, Gabonetako kontzertua eta 365 Jazz Bilbao).

Azkenez, Goirizelaiak esan duenez, Bilbao 700 Fundazioaren zereginak Kultura Sailak bere gain hartu ahal dituela kontuan hartuta, “albiste oso ona da erakunde horren desegitea administrazioaren baliabideak xahutzea eta zentzugabeko bikoiztasunak saihestuko baititugu”. Azkenez, Bilbao 700 Fundazioko langileei irtenbide justu eta egoki bat ematearen aldeko apustua egin du