AKTUALITATEA


| 2023-09-28 13:52:00

Bilboko Udalak  euskararen kontrako oldarraldiaren aurka, 

Aipaturiko epaiaz harago, “administrazioan euskara normalizatzeko prozesuan oztopo gehiago jarri izan direla azkenaldian” azaldu du Del Riok, “ez bakarrik barne funtzionamenduari dagokionez, baita hizkuntza eskakizunak eta kontratazioetako hizkuntza klausuletan ere eragin izan da nabarmen”. Bere ustez, “argi dago, legeak moldatzearekin bakarrik ez dela lortuko eraldaketa sakonik euskararen normalizazio eta biziberritze bidean, baina funtsezkoak ere badirela badakigu”.

Maria del Riok esan duenez, azken Inkesta soziolinguistikoak argi erakutsi du gizartearen gehiengo zabal batek babesten duela euskararen normalizazioa helburu duten politikak. “Aipaturiko eragozpenak, hortaz, adostasun sozial handi baten kontrakoa ere badira”, gaineratu du. 

“Hortaz, azaroaren 4an eta beharrezkoa den guztietan, kaleetan zein instituzioetan, euskararen aldeko aldarriarekin zein euskalgintzarekin bat egingo dugu”, azpimarratu du.