AKTUALITATEA


| 2019-10-18 12:38:00

María Solar, Barakaldoko EH Bildu Udal taldearen bozeramaileak Espainiako Auzitegi Gorenak kondenatu dituen lider independentistekin elkartasunezko Erakunde Adierazpena onartzeko eskaria aurkeztu du udaletxeko idazkaritzan gaur goizean. 

Proposamenean “Estatuak, botere judiziala tresna politiko huts gisa hartuta, gure herrien autodeterminazio-eskubidea defendatzen dugunontzat ezarritako prezioa: gerra ekonomikoa, 155 eta espetxea” agerian utzi duela azpimarratzen da. Era berean, testuak herrien autodeterminazio-eskubidea lantzeko konpromisoa bere egiten du, “herrien asmo demokratikoaren adierazpena ahalbideratu eta erabakiak errespetatuak izan daitezen”, eta “gure etorkizuna erabaki nahi dugun herrien eta bertako herritarren borondate librearekiko errespetutik abiatuta”, Euskal Herriko etorkizuna eraiki nahi dugula berresteko deia egiten du.

Ekimen honez gain, ELA, LAB, STEILAS, ESK, Etxalde eta HIRU sindikatuek deitutako elkarretaratzean parte hartu du María Solarrek.