AKTUALITATEA


| 2026-07-30 16:04:00
  • Gaur onartu dira 2026rako behin betiko kontu publikoak, auzoetako jai batzordeek eta LAB sindikatuak aurkeztutako alegazioak atzera bota ondoren.
  • ”Parte hartzerik gabeko prozesu baten aurrean aurkitu gara, gobernukideen beharrei bakarrik erantzun diena eta bere siglak barne hartzen ez dituen edozein proposamen kanpoan utzi duena”.

Maria Solar zinegotziak gaurko osoko bilkuran EH Bilduk 2026rako Barakaldoko aurrekontua behin betiko onartu ondoren egin duen irakurketa defendatu du, EAJren eta PSEren botoekin auzoetako Jai Batzordeek eta LAB sindikatuak aurkeztutako kontu publikoen aurkako alegazioak atzera bota ondoren.

María Solarren hitzaldi osoa

“Kolektiboek eta udal langileen ordezkariek aurkeztutako alegazioak aldebakartasunez deuseztatu izanak, udal aurrekontuaren behin betiko onarpenarekin batera, EH Bilduk aspaldidanik salatu duena berretsi baino ez du egiten.

Parte hartzerik gabeko prozesu baten aurrean aurkitu gara, benetako funtzionamendu demokratikorik ez duena, gobernukideen beharrei bakarrik erantzun diena eta bere siglak barne hartzen ez dituen edozein proposamen kanpoan utzi duena.

Argi dago aurrekontu honek ez diela erantzuten Barakaldoko benetako beharrei. Oposizioko alderdiek zein auzoetako eta udal langileen ordezkariek aurkeztutako zuzenketa guztiak atzera bota izana horren adierazle nabarmena da. Proposamen bakar bat ere ez da onartu.

Horrek berretsi egiten du gure ustea: aurrekontua itxita zegoen, eta oso itxita, hasieratik; elkarrizketarako, parte-hartzerako edo adostasunerako inolako borondaterik gabe. Horregatik, aurrekontuak egiteko prozedura honi aldaketa sakon bat emateko beharra adierazten dugu, benetan parte-hartzailea eta gardena izan dadin eta Barakaldoko herritar guztien beharrak eta interesak kontuan har ditzan.

Aurrekontu kontinuista bat dela baieztatu dugu eta berriro baieztatzen dugu. Aurreko urteetan bezala, herritarren beharrei erantzuten ez diena. Eta hau berriro ere islatuta geratu da gaurko osoko bilkuran. Zuzenketak onartzeaz edo deusestatzeaz harago, Gobernu Taldeari eskatzen diogu planteatutako behar ekonomiko berriei erantzun dezala. Gobernu Talde honek erantzungo die planteatutako eskaera berri horiei edo entzungor egiten jarraituko du? ”