AKTUALITATEA


| 2019-10-21 13:43:00

Euskal Herria Bildu babesa eta elkartasuna helarazi dio gaur goizean, lan baldintza hobeak lortzeko asmoz greba eta mobilizazio kanpaina hasi duen UKEko zentroetako langileriari.

Pasa den hilabeteko udalbatzan, udal gobernuak ez zuen onartu EH Bilduk erregistratutako mozioa, non udala premiatzen zen EMTSPORT azpikontratatutako enpresari eskatzera, langileekin hitzarmen kolektibo duina adosteko.

Udal gobernua arduragabekeriaz aritu da gai honetan. María Solar bozeramailearen ustez, “udalak bitarteko izan behar du gatazka hauetan”, eta gatazka hauek azpitik emandako lizitazioen erruz gertatzen dira, erabiltzaileen eta langileen baldintzen kalterako. Gai konkretu honetan, batzordean udal talde honek egindako galderari UKEren jarrera gatazka honetan ikuskari paperara mugatuko dela erantzun zuen erakundearen presidenteak, eta bere eginbehar bakarra izango dela erabiltzaileen kexak eta erreklamazioak kudeatzea.

Era berean, lan gatazka egoera hau azpikontratatutako beste zerbitzu publikoetan errepikatzen dela azpimarratu du María Solarrek: TAO, Kultur-etxeak, liburutegiak, Etxez-etxeko Zerbitzua… Gatazka guzti hauek Barakaldoko zerbitzu publikoen egoera larriaz ohartarazten digute. Zentzu honetan, EH Bilduk zerbitzu publiko guzti hauen pribatizazioekin amaitzea eskatzen jarraituko du. Izan ere, kudeaketa hauek publikoak bihurtuz, kontratatutako langileen baldintzak hobetzeaz gain, erabiltzaileentzako baldintzak hobetuko liratekeela uste baitugu.