AKTUALITATEA


| 2020-05-27 18:14:00

COVID-19ak eragindako krisia hasi zenetik, EH Bildun kezka eragin digu Udalak ezohiko egoera honi ematen dion erantzunagatik. Politika eta neurri sakonak eskatu eta proposatu ditugu udalaren ekinbide erratikoaren aurrean. Udalaren ekinbidea ez da egoerak eskatzen duen mailan egon, eta ez dator bat kaltetutako sektoreekin eta oposizioko alderdi politikoekin. Eta kezka eragin digu, alderdikerietatik harago, ekintza erratiko honen subjektu direnok eta faktura ordaintzen dugunok Barakaldoko herritar guztiok garelako.

Ohiz kanpoko testuinguru sozial honetan, Osoko Bilkura bakarra egin da orain arte, eta argi eta garbi ikusi da gobernu-taldearen ekimenik eza, errealitatera hobeto egokitzen diren oposizio-proposamenen gainetik pasatzen saiatuz. Batzuentzat, normaltasunera itzultzeak pandemiaren aurretik egiten genuena berriro egitea esan nahiko balu bezala, lehentasunak beharrizan berrietan ezarri gabe, errealitate berria pertsonak gure politiken eta udal-lanaren erdigunean jartzeko berreraiki behar dugula uste genuenen aurrean. Hori dela eta, are kezkagarriagoa iruditzen zaigu ostegun honetan egingo den osoko bilkura; izan ere, milaka barakaldar jasaten ari garen ondorioei aurre egiteko proposamen berriak eztabaidatzeko aukerari betoa jarri diote.

Udaleko osoko bilkura da udalerri baterako partaidetza eta eztabaida organo gorena, eta astelehenean aste honetan egingo denaren gai-zerrenda jaso eta Amaia del Campo alkateak oposizioaren ekimen guztiak baztertu dituela egiaztatzean, berriz ere argitu digu gure udalerria zuzentzeko darabilen jauntxokeria politikoa. Berak nahi dituen gaiak soilik jorratzen dira, berak nahi duenean.

EAJk eta PSEk funtzionamendu normalizatu eta demokratiko bati ateak ixten dizkioten bitartean, alkateak bere alderdiaren siglak erabiltzen ditu komunikabideen aurrean "krisi ikaragarriaz" hitz egiteko, politiken fokuan "lehenik pertsonak" jartzeko beharraz hitz egiteko eta datozen "murrizketez" ohartarazteko. Hau da, errealitate gordina aitortzea, baina orainaldi eta etorkizun hurbilerako proposamen zehatzik gabe. 

Izan ere, gaur egun, Barakaldoko herriak bizi dituen eta etortzear dauden muturreko egoerei aurre egiteko ezohiko neurriak eskatzen dituenean, Amaia del Campori gaizki datorkiola soldata jaistea edo soldatapean dituen politikarien eta aholkularien armada argalduz udal-gastua berregituratzea.

Gure ustez, proposamen horiek, aurkeztu ditugun beste batzuek bezala, funtsen murrizketari erantzuten laguntzen dute. Errealitatera egokitzen dira eta daukagun eta izango dugun dirua birbanatzea planteatzen dute. Izan ere, egoera honen aurrean, nola defendatuko du alkateak Barakaldoko historiako gobernu-egitura garestiena? Gainerako guztioi aplikatuko dizkiguten murrizketak aplikatuko dizkiote euren buruari? Zentzu komunak baietz esango liguke. Batzuen alderdikeriak, zoritxarrez, zalantza handiak sortzen dizkigu.

 

Izan ere, milaka barakaldarrek beren arazoei erantzun instituzionalak eskatzen eta espero dituzten bitartean, Udalaren ordezkaritza eta erabaki organo gorenak, Udalbatzak, EAJren eta PSEren gehiengo absolutuarekin, alferrikako gastuak onartzeari ekingo dio, hala nola alkatearen bulegorako altzari berriak, udal-aretoak, monumentuak edo hirigintzako makro operazioetako aldaketen onarpenak. Pairatzen ari garen egoeran barakaldarren lehentasuna izatetik urrun daudela uste dugu. Errespeturik eza oposizioko alderdientzat eta herritarrentzat oro har. Larria iruditzen zaigu, baina batez ere kezkagarria, osoko Bilkura edukiz hustea, herri mailan ezohiko egoerari honi aurre egiteko daukagun tresnarik garrantzitsuena; eta arduragabekeria bat iruditzen zaigu udal-politika pertsonalista eta ia parte-hartzerik gabe egitea, erakunde baten funtzionamendu demokratikoaren aurkako benetako erasoa dena.

Hau herritarrek helarazten dizkiguten gaiak mahai gaineratzeko aukera galdu bat da berriro ere.