AKTUALITATEA


| 2025-06-11 16:41:00
  • María Solaresek adierazi duenez, EAJk eta PSEk aurrekontu bat garaiz eta behar bezala adosteko eta onartzeko duten ezintasunak Barakaldo kudeaketa inprobisatu batera kondenatzen du.
  • ”21 milioiko mailegu bat onartzeko eskatzen zaigu, agenda alderdikoiaren zerbitzura, ez hiri partekatuko proiektu baten zerbitzura”.
  • “Gaur horrelako zor baten alde bozkatzeak ez dio plangintza arduratsu bati erantzuten; aitzitik, Barakaldorako erabaki estrategiko bat baino gehiago, fede-ekintza bat dirudi”.

Gaur Barakaldon egin den ezohiko osoko bilkuran, hainbat kreditu gehigarri onartu dira Udal honen ohiko gastuari aurre egiteko, baita 21 milioi euroko mailegu baten eskaera ere. Aurtengo ekitaldirako onartutako aurrekontu faltak eta jeltzaleen eta sozialisten praktika alderdikoiak administrazio publiko hau kudeaketaren egoera inprobisatura eraman dute.

Gure bozeramaile Maria Solarrek hala adierazi du gaurko osoko bilkuran:

“Gaur modu argi eta errazean hitz egin nahi diegu Barakaldoko herritarrei. EAJk eta PSEk diru publikoa nola kudeatzen duten azaldu nahi dugu, eta zergatik ez gauden prest EH Bildutik jarduteko modu hori abalatzeko.

Bi alderdiren arteko itun batek gobernatzen du Barakaldo: EAJ eta PSE. Akordio honek aukera ematen dizue proposatzen duzuen guztia aurrera ateratzeko, zuen botoekin blindatuz. Baina beste aurpegi bat ere badu: gainerako alderdien edozein proposamen blokeatzen dute, nahiz eta udalerri honetako milaka herritar ordezkatzen ditugun. Gobernantza eredu alderdikoia, herritarrek garai hauetan eskatzen dituzten elkarlan, demokrazia eta partaidetza balioetatik oso urrun dagoena.

Udalaren dirua kudeatzeko moduan ere ikusten dugu funtzionamendu hori. Eta hemen arazo erantsi bat dago: botoak eta dirua dituzten arren, udal aurrekontuak garaiz eta forman aurrera ateratzeko gai ere ez dira.

Gogora dezagun oso oinarrizkoa den zerbait: udal aurrekontua tresna nagusia da Udalaren dirua urtean zehar zertan gastatuko den planifikatzeko, partaidetzarekin eta modu demokratikoan.

Baina aurrekontu bat onartzea lortzen ez dutenez, behin eta berriz jotzen dute kreditu gehigarri deiturikoetara. Eta zer esan nahi du horrek? Udalaren soberakinak erabiliz funtzionatzen dutela, larrialdietarako "itsulapiko" moduko bat, aurrekontu-doikuntzetarako edo zorrak kitatzeko gordeta egon beharko lukeena, eta ez aurreikuspenik eza estaltzeko.

Urtero, Barakaldoko Udalak duen diruaren laurdena gastatzeke uzten du. Aurrekontuaren % 25 baino gehiago “gerakinetan” amaitzen da, eta zifra hori esponentzialki handitu da EAJk alkatetza hartu zuenetik.

Izan ere, aurten 45 milioi euroko gerakinarekin hasi genuen, eta orain, hurrengo puntuak onartu ondoren, 12 milioi baino gutxiago geratuko da. Diru hori ez da erabili udalerriaren premia larriei erantzuteko, hala nola etxebizitza-parke publikoa handitzeko gure herrian deklaratutako bizitegi-larrialdi baten aurrean, ez emakumeen aterpetxea finantzatzeko, ez zerbitzu publikoak sostengatzen dituen udal-plantilla murriztuari irtenbidea emateko...

Guk uste dugu erakunde publiko bat ez dagoela aurrezteko. Erakunde publikoak eskubideak bermatzeko daude, herritarren arazoei baliabideekin erantzuteko. Eta soberakin hain altuak eta estali gabeko beharrak izatea ez da kudeaketa onaren seinale. Planifikatzen ez duen, exekutatzen ez duen eta bere jendea lehenesten ez duen gobernu baten sintoma da.

Eta gaur, hori kezkagarria ez balitz, Udal honek 21 milioi euroko mailegu bat eskatuko du agindu dituzten proiektuei aurre egiteko, aurreikuspen ekonomikoa ez duten proiektuak izan arren. Proiektuak, horietako batzuk dokumentatu gabe eta aurrekontu-partida argirik gabe. Testuinguru horretan, gaur horrelako zor baten alde bozkatzeak ez dio erantzuten plangintza arduratsu bati, baizik eta gehiago dirudi fede ekintza bat, Barakaldorako erabaki estrategiko bat baino.

 

Izan ere, esan iezadazue, bestela, nola uler ditzakegun gainerako indar politikoak, nola uler dezaketen herritarrek, zelan aurtengo aurrekontuak aurkezteko gai ez diren alderdi berberek gai diren erredakziorik ez duten 21 milioi eurotan tasatutako proiektuak planifikatzeko

Mailegu hau:

  • Udalaren zorra % 13 handituko du.
  • 2,45 milioi euro gehiago ordaintzea ekarriko du, itzultzeko bakarrik.
  • Horren ondorioz, zerbitzu publikoetarako edo inbertsio berrietarako diru gutxiago erabil daiteke (esan dugunari gehituta).

Barakaldoko herritarrek ordainduko dute zorpetzea, baina soilik EAJren eta PSEren programa politikoari erantzuten dio. 21 milioi euroko mailegu bat bere agenda alderdikoiaren zerbitzura, ez partekatutako hiri proiektu baten zerbitzura.

Jar dezagun adibide sinple bat: imajinatu familia bat, urtearen hasieran aurrekontu argi bat egin beharrean, bere aurrezkietatik tira egiten duena, gero mailegu txikiak eskatzen dituena eta azkenik handi bat, nola itzuliko duen argi izan gabe. Horixe bera egiten ari da Barakaldoko Udala.

Horrek guztiak gobernatzen duten alderdien interesei erantzuten die, beraiek bakarrik erabakitzen baitute zein proiektu diren garrantzitsuak, plangintza bateraturik gabe eta erabakiak gainerakoekin partekatzeko borondaterik gabe.

Duela bi urte eskas, inbestidura-hitzaldian, Amaia del Campok zioen hau "elkarrizketaren eta elkarlanaren legealdia" izango zela.

Gaur ikusten dugu elkarrizketa hori inposizioek ordezkatu dutela, eta lankidetza hori, alde bakarreko erabakiek”.