AKTUALITATEA


| 2024-11-06 17:22:00

Barakaldoko Udalbatzaren gaurko ezohiko Osoko Bilkuran 2025erako tasa eta prezio publikoen proiektua onartu da. EAJk eta PSEk adostutako proiektua da, eta berriro ere prozedura ez-parte-hartzailea garatu dute. Gainera, bozkatu den proposamena....... Ondorioz, gure alderdiak proiektuaren aurka bozkatu du. María Solarrek, udal taldearen bozeramaileak, alderdiaren bozkaren zergatia azaldu du, eta prozedurari buruz egiten dugun irakurketa kokatuz.

María Solarren hitzaldi osoa

Gaur onartuko da 2025erako tasa eta prezio publikoen proiektua. Hemen ez dago inor titular hau zalantzan jartzen duenik. Beste behin ere, EAJren eta PSEren boto bateratuek bermatuko dute euren proiektuaren onarpena, hau eta elkarrekin proposatzen duten beste edozein ekimenekin gertatzen den modura.

Gogora dezagun iaz tasen proiektua albiste entzutetsua izan zela Barakaldon, oposizioko alderdi guztiek salatu genuelako ez zegoela parte hartzeko biderik proiektuaren izapideetan, eta agerian geratu zelako gobernu-talde honek ez zuela borondate politikorik akordioak adosteko eta bilatzeko.

Aurten, ordea, Ogasuneko zinegotzi ordezkariak, Ogasun Batzordeko bestelakoen puntuan, jakinarazi zuen 2025erako aurreproiektua eskuragarri zegoela, eta gainerako indar politikoei aukera ematen zitzaiela 7 eguneko epean aztertzeko eta ekarpenak egiteko.

Eztabaidaezina da planteatutako prozedurak demokratikoa ez den zerbait demokratikotzat saldu nahi izan dutela. Eta argi dago Udal Gobernua sostengatzen duten alderdiek ez dutela bilatzen proiektua aberastuko duen parte-hartze zintzoa. Izan ere, borondate politikoa balego, parte hartzeko esparru zabalagoak eta eraginkorragoak sortzea erabakiko zatekeen.

EH Bildutik askotan hitz egin dugu, hainbat forotan, jeltzaleek eta sozialistek Barakaldo kudeatzeko darabilten politikari buruz. Eta gaur, horri buruz dugun jarreran berresten gara.

Hala ere, gure erantzukizun politikoa guztiaren gainetik egonda, proposamen sorta bat aurkeztea erabaki genuen proiektu alderdikoi hau hobetzeko, nahiz eta egun batzuk baino ez izan 34 ordenantza desberdin inplikatzen dituen proiektu bat aztertzeko, bere ehunka artikulu, arau eta lege anitzekin.

Baina argi utzi dezagun kontu bat. Planteatutako metodologiak ez zuen hasierako proiektua aberastu nahi, ez zen zintzoa. Baina Gobernu Taldeak eman dizkigun apurrak aprobetxatu ditugu proiektua hobetu daitekeela erakusteko, herritarrak interesen gainetik jarriz. Argi eta garbi geratu da gainerako formazioei parte hartzeko tartea pixka bat irekiz soilik, kutsatuta jaiotzen zen proiektu bat hobetzeko gai garela.

Eta ondorioak. Honen guztiaren ondorioak herritarrek ordaintzen dituzte, politika ulertzeko modu horrek, arlo publikoaren kudeaketak, ez baitute aukerarik ematen gobernu-ekintza aberasteko.

Auzokideek aukeratu gintuztelako haien ordezkariak izan gintezen, guztiok. Ez bakarrik Udal Gobernuko alderdietako ordezkariak. Udal-ekintza eta bere proiektuak partaidetza-prozesuetan oinarritu beharko lirateke, entzuteko espazioetan, elkarlanerako jarreretan. Baina Barakaldon, hori ezinezkoa da. Izan ere, zoritxarrez, siglak erakundearen gainetik baitaude.

Gainera, proiektu honen leitmotiv-a ia tasa eta zerga guztien % 3,5eko igoeran oinarritzen da. Eta igoera orokor horren aurrean, esan behar dugu...

  1. Ez da gehikortasuna eta iraunkortasuna konpentsatzeko neurririk planteatzen, gizarte gisa ditugun behar eta erronkei dagokienez.
  2. Era berean, ez du genero-ebaluaziorik tasek gizonei eta emakumeei nola eragiten dieten identifikatzeko eta zuzentzeko, eta, horrela, baztertu egiten du proiektuan berdintasun-printzipioa txertatzeko aukera.
  3. Herritarren karga fiskala murrizteko tresna gisa hobari eta onura fiskalen bidez gehikortasun-fiskaleko sistema baten aplikazioan ere ez du nabarmen aurrera egiten.

Horregatik ez dugu proiektu hau babestuko.

Maria Solar

(EH Bilduko bozeramailea Barakaldon)                                              

 

 

Barakaldon, 2024ko azaroaren 6an