AKTUALITATEA


| 2025-10-01 07:57:00
  • Koldo Plazasek gogorarazi du maiatzetik etxebizitza-parke publikoa handitzea eskatzen duen mozio bat oraindik eztabaidatu gabe dagoela.
  • Barakaldo gune tentsionatu izendatze hutsak arazoa konpontzen ez duela ziurtatu du. Adierazpenarekin batera “Proposamen ausartak eta borondate politikoa behar dira”.

Barakaldoko etxebizitzaren arazoari aurre egiteko EAJk eta PSEk duten borondate politiko faltaren aurrean EH Bilduk egiten duen irakurketa publiko egin du Koldo Plazas alderdi subiranistako zinegotzi ezkertiarrak. Kezkatu dago Gobernu Taldearen iniziatiba ezagatik.

Plazasek gogorarazi duenez, "2025eko maiatzaren 23an, EH Bilduk mozio bat erregistratu zuen, Barakaldoko Udalak udalaren etxebizitza-parke publikoa handitzeko diru-partida espezifiko bat sor zezan eskatuz. Baina proposamen honek lau hilabete daramatza batzuen eta besteen bulegoetan bueltaka, eta inork ez du bere gain hartzen. Udal Araudiaren aurka doa hori. Neurri hori aurrerapauso bat izan daiteke etxebizitzaren arazoa konpontzeko bide luze honetan. Baina Gobernu Taldeak arazo horren erantzuna atzeratu besterik ez du egiten. "

“Gainera, -gaineratu du-, aurtengo urtarrilean proposamen bat aurkeztu genuen, aurrekontuetan etxebizitza publikoan alokairu sozialera bideratutako inbertsio ekonomiko bat egiteko. Ekimen horrek ez zuen inolako erantzunik jaso ”.

Zinegotzi soberanista ezkertiarrak ziurtatu duenez, “inkestek behin eta berriz egiaztatzen dute etxebizitza dela herritarren kezka handienetako bat. Izan ere, bizitegi-larrialdi egoeran gaude, eta larrialdi batek salbuespenezko neurri ausartak behar ditu, eta Barakaldo geldirik dago. Tresnak  badaude eta ez dira erabiltzen ari. 2025eko apirilean, Barakaldo bizitegi-merkatu tentsionatu izendatu zuten. Baina hau ez da titular bat bakarrik. Barakaldoren egoera kezkagarria da, eta ez da aurrera egin arlo horretan”.

“Ez ditugu promes hutsik nahi, ezta hedabideetan oso ondo geratzen diren titularrik ere. Honek ez du ezer konpontzen. Tentsio gune izendatzeak, ekintza erreal eta zehatzekin batera ez badator, ez ditu etxebizitza-arazoak konpontzen. Eta gaur gaurkoz, duela hainbat urteko egoera berean jarraitzen dugu. Etxebizitzaren arloko udal-politikak eraldaketa sakona behar du. Arazoari ekimen ausartekin aurre egin behar zaio, eta horretarako, borondate polítikoa behar da ”.

Azkenik, Plazasek adierazi duenez, “Barakaldoko Udal Gobernu Taldeak etxebizitza arloan duen ekintza ezagatik, berriz ere  gure kezka adierazten dugu, eta gure ekimenei erantzun ez dutela kritikatzen dugu. Botoak daude, gehiengo sozial eta politikoa dago, eta ez da ezer egiten. Behin eta berriz esan dugun bezala, EH Bildutik norabide horretan ibiltzeko prest egongo gara. Ezin dugu denbora gehiago galdu. Herritarrak dira egoera larri hau pairatzen ari direnak ".