AKTUALITATEA


| 2024-09-19 11:29:00

Belit Solar eta María Solar Barakaldoko Udaleko EH Bilduko zinegotziek agerraldi publikoa egin dute gaur, kiroldegietako langileen lan-gatazkak eragindako ondorioen aurrean kezka agertzeko, eta Udal Gobernuari bere funtzioa betetzeko eskatu diote, barakaldarrek kirola egiteko duten eskubidea publikoki bermatu behar dela esanez.

Belit Solarrek ziurtatu du “Barakaldoko kirol-politikak asko duela hobetzeko: instalazioen mantentzea, eskola-kirolaren kudeaketa, dirulaguntzen politika. Egiteke dauden zereginen zerrenda horri esparru horretako langileen lan-gatazkak gehitzen badizkiogu, argi eta garbi esan dezakegu Barakaldoko kirolaren osasunak urak egiten dituela.”

Zinegotzi subiranista eta ezkertiarrak gogorarazi duenez “gaur egun Barakaldoko kiroldegietan kontratatutako begiraleek eta sorosleek protestak egiten jarraitzen dute 4 hilabete baino gehiagoz, eta milaka dira lan-gatazka horren ondorioen eraginpean dauden erabiltzaileak. Uda amaitu da kirol anitzeko udalekuak eta igerileku zerbitzuak bermatu gabe. Ikasturtea hasi da ezin bermatuz ikastetxeetako ikastarorik eta kirol-kluben entrenamenduetarako instalaziorik; eta hainbat erabiltzaileak behartuak sentitu dira beste udalerrietara joateko edo aukera pribatuetara jotzeko.”

Belit Solarrek bi ideia nabarmendu ditu ”Jarduera fisikoa eta kirola interes publikoko gizarte-jarduerak dira, eta eragin zuzena dute pertsonen osasunean eta bizi-kalitatean. Eta udal-gobernuen erantzukizuna dela herritarrentzat duinak diren zerbitzu publikoak bermatzea.”

Bestalde, Maria Solar EH Bilduren kezka agertu du “Gobernu Taldeak gatazka honen konponbidean inplikaziorik ez duelako. Beste behin ere, Barakaldon bermatzen ari ez den zerbitzu publiko baten adibide berri baten aurrean gaude. Eta ez da egoera berri bat” gogoratu du. Kiroldegietako mantentze-lanetako langileen, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileen, KBuseko edo Usoako langileen eta Udaleko langileen protestak. Eta gatazka horien guztien aurrean, Udal Gobernuak ez du iniziatiarik hartu.

Udal Taldeko bozeramailearen esanetan “agerikoa da EAJ-PSEren kudeaketa eredua ez dela funtzionatzen ari zerbitzu publikoak bermatzeko. Horregatik, denbora daramagu gure zerbitzu publikoen kudeaketa-eredua sakon berrikusteko eskatzen. Arlo publikoaren etengabeko pribatizazioan oinarritzen den eredua. Formula horretara jotzen du etengabe gobernu-talde honek, eta, ondorioz, ez du enplegu duinik bermatzen eta lan-gatazkak sortzen ditu. Zer egiten ari da Gobernu Talde hau gatazka askatzen saiatzeko? Zer urrats egiten ari da gobernu-talde hau bere herritarrek kirol-instalazioak erabili ahal izan ditzaten?”

Solarrek eskaera batekin amaitu du “Gobernu Taldeari eskatzen diogu bere erantzukizuna bere gain har dezala eta gatazkaren konponbidean inplika dadila, eta berma dezala Barakaldoko bizilagunek arlo publikotik izan dezatela kirol fisikorako eskubidea.