AKTUALITATEA


| 2022-05-04 14:15:00

Maria Solar, EH Bilduren Barakaldoko ordezkariak, eta Iker Casanova legebiltzarkideak prentsaurreko batean aurkeztu dute Ezkerralde osoan izango den prozesu berria. EH Bilduk historikoki bere cultura politikoetan erabili dituen tresnen bidez egingo da: jendearekiko harreman zuzena, entzute aktiboa etaekarpenen bilketa. Eztabaida-ariketa irekia eta zintzoa, diagnostiko partekatu bat egin eta ondoren eskualdearentzat etorkizun bat proiektatzeko helburuarekin egingo dena.

Iker Casanova legebiltzarkideak azaldu duenez, prozesuan eskualdeko 50 eragilek baino gehiagok parte hartuko dute, baina baita herri bakoitzeko beste hainbeste udal eragilek ere, eta ondoren erkidegoak. «Jakin badakigu Ezkerraldeak etorkizuna duela eta gure eskualdeak eta gure udalerriek zer-nolako papera izan behar duten Euskal Herriaren garapen globalean», gaineratu du Casanovak.

María Solar, Barakaldoko bozeramaile eta zinegotziak, parte-hartze prozesua zabala eta anbizio handikoa dela zehaztu du: “datozen asteetan eskualdeko erakunde eta eragile sozioekonomikoekin bilduko gara”.

Prozesu hori osatzeko, lehendik dauden txostenak eta analisiak aztertuko dira, bai eta arlo estrategikoetan adituak diren langileen ekarpenak ere, tokian tokikotik egungo eraldaketa historikoaren unea ulertzen eta kokatzen laguntzeko.

Legebiltzarkideak EH Bilduk Ezkerraldearen alde egindako lana defendatu du, eta alderdiak berak martxan jarriko duen plan estrategiko baten beharra azpimarratu du; izan ere, “guztiok gara ezkerraldea, eta gaur aurkezten ari garen proiektuaren helburu nagusia desindustrializazioaren kontrako borrokatik industrializazioaren aldeko borrokara igarotzea da”.

“Tokiko gaiak azpimarratzen ditugu; izan ere, EH Bilduk, herrialdeko lehen udal-indar gisa, tokiko politikaren garrantziaz oso kontziente gara. Eta, hain zuzen ere, tokiko politikatik beste eredu bat posible eta beharrezkoa dela erakusten ari gara. Beste era batera gobernatzeko gaitasuna erakusten ari gara, baina baita Ezkerraldeko oposiziotik ere, herritarren benetako beharrei erantzungo dieten proposamenak eta alternatibak emanez”, amaitu du María Solarrek.

Plan integrala, besteak beste, ekonomian, gizartean, garraioan, hirigintzan eta kulturan oinarritzen da, eta ezker subiranistak gaur egun egin duen ariketarik handiena da: 100 erakundek baino gehiagok eta ehunka pertsonek prozesuan parte hartuko dute.