AKTUALITATEA


| 2022-11-24 18:40:00

Duela 20 urte idatzitako proiektu bat onartzeko proposamenaren aurrean gaude, bere garaian zalantzak piztu zituena, gaur berriro EAJk eta PSEk berriro ekarrita ia eguneratu gabe. Proiektu garrantzitsua, “estrategikotzat” jo dezakeguna. Baina, horretarako, hura eguneratzeko benetako prozesua ireki behar da, orainaldiko eta etorkizuneko beharrei erantzun diezaien. Proiektuak, beraz, azterketa, eztabaida eta adostasun handiagoak behar ditu.

EH Bilduren ustez, Barakaldo horrelako proiektu batean konprometitu aurretik, beharrezkoa da aurretik ibilbide bat egitea eta gehiago lantzea. Horregatik, eztabaida hori atzeratzea proposatzen genuen. Prozesua presaka garatu da, txosten eguneraturik izan gabe eta oposizioari hura aztertzeko aukerarik eman gabe.

Ekoizpen-jarduerak, zerbitzu aurreratuak eta ingurumena biziberritzeko lurzoruak birgaitzearen aldeko apostu irmoa egiten du EH Bilduk. Baina kasu honetan, erantzunik gabeko galdera asko daude, duela hamarkada bateko datu eta azterlanetan oinarritutako iritziak. Era berean, kostu ekonomikoen zehaztugabetasunak arazoak ekar ditzake, eta baita etorkizunean hainbat gastu ekarri ere.

Ez da arduratsua batzuen presak, alderdikeriak, hauteskunde-interesak edo interes ekonomikoek Barakaldorentzat garrantzitsua izan litekeen proiektu bat berriro zapuztea. Espero dezagun, lurraldearen ikuspegitik eta bertan bizi garen pertsonen ikuspegitik onuragarria izan litekeen jarduketa ez oztopatzea aurretik aipatutako interés hauek.

Zuhurtasun-printzipioaren arabera, eta jakinda auzi eta helegite judizialak aurreratzen dituzten alegazioak egon badaudela, EAJk eta PSEk onartu duten proposamenari ezetz bozkatu diogu. Izan ere, zoritxarrez, udalerri honetan badakigu zer nolako ondorioak dituzten antzeko jarduerek herritarren poltsikoetan.