EH Bilduren ustez, zerbitzu publikoak, eta osasun arreta bereziki, izan beharko lirateke ordezkari publikoen ekintzaren ardatza. Ildo horretan, adierazi behar dugu Barakaldoko osasun-zentroetan, bereziki San Bizente eta Arrontegiko anbulatorioetan, eskainitako lehen mailako asistentzia eskasaren aurrean alarma-ahotsa jartzen zuten herritarren kexa ugari jaso ditugula. Egoera horren aurrean, EH Bildutik martxan jarri behar ginela uste genuen. Arduraz jokatu behar zen eta iniziatibaz jardun. Hala adierazi genuen martxoan.
Esan eta egin. Kezka hori Eusko Legebiltzarrera eraman baikenuen, behar hori arintzeko eskumena duen erakundera, alegia. Gure alderdi politikotik legez besteko proposamen bat aurkeztu genuen San Bizente eta Arrontegiko anbulatorioak indartzeko. Ekimen horrek proiektu pilotu bat abian jartzea jasotzen zuen, plantillak handitzea, kontratu egonkorrak eskaintzea eta diziplina anitzeko taldeak sortzea, familia-medikuntza, gizarte-lana, erizaintza, erizaintzako laguntzailea, administrazioa, fisioterapia eta psikologia alderdiak jorratzeko prest egongo liratekeenak. Horrela, adineko pazienteen jarraipenerako batzordeak sortzeko aukerak sortuko lirateke.
Atzo, proposamen hori Gasteizko Legebiltzarrean eztabaidatu zen. Hala eta guztiz ere, EAJren eta PSEren jarrerak gure proposamena bertan behera utzi zuen. Neurri zehatzak eta berehalakoak proposatzen zituen gure ekimenaren aurrean, jeltzaleek eta sozialistek zehaztasunik gabeko hitz politak erabili zituzten berriro, osoko zuzenketa baten bidez, Barakaldoko herritarrek pairatzen dituzten osasun-zentro horietako egiturazko arazoak arinduko lituzketen erantzukizunak eta berehalako ekintzak ez onartzeko. Gure aburuz, berehalako esku-hartzea behar duen egoeraren aurrean, borroka alderdikoiaren alde egin zuten, bizilagunei irtenbideak eskaini ordez.
EH Bildutik gure ideietan berresten gara: osasunarekin ezin da jolastu. Gure bizilagunen osasunak ez du atzerapenik, hitz politik eta erantzun eta ekintzarik gabeko jardunik behar. Osasunak arreta, zaintza eta baliabideak behar ditu. Horregatik, lanean jarraituko dugu arlo horretan erantzukizuna dutenek neurriak har ditzaten berandu baino lehen.