AKTUALITATEA


| 2023-09-08 12:21:00

Beste behin ere errealitateak gogorarazten digu gizarte kohesionatuta izateko asko falta zaigula. Orain gure kaleetan lo egiten zuen emakumezko bat izan da biktima. Gertaera horrek tristatu ez ezik, sustatu egiten gaitu ere uste dugulako ez dagoela bidegabeko egoera hau aldatzeko aukerarik, baina, batez ere, kezkatuta gaude gaur egun, Barakaldoko kaleetan gero eta pertsona gehiagok egiten duelako lo  eta aldi berean, kalean egoteak zenbait arrisku dakartza.

Askotan, egoera horiek gertakari meteorologiko mozorroan aurkezten dizkugute, DANA bat izango balira bezala. Pertsonen bizitzan agertzen dira inolako abisurik gabe. Hala ere, badakigu hori ez dena horrela, bazteketa sozialak sorrarazten dituen heriotza guztiak saihesgarriak direlako.

Gauzak horrela, komunitate bat osatzen dugun heinean, geure buruari galdetu behar diogu ze babes-tresna eta zainketa kolektibo abian jarri behar ditugun gure komunitatea benetako gizarte kohesionatu eta ekitatiboa izan dadin pertsona guztiei bizitza duinak eta osasungarriak bermatzeko. Horrek kalean bizi diren pertsonen errelitateari begiratzera behartu beharko gintuzke are eta ikusezinagoak ez egiteko.

Baina, batez ere, gertaera horiek Barakaldoko Udalak babes eta bazterketa sozialaren aurka borrokatzeko dituen gabeziak azaleratzen dituzte, eta baita koordinazio instituzionalaren falta ere.

“Sinhogarismo”-ari aurre egiteko aurrekontu nahikorik ez dagoela salatzen dugu eta gehienetan ez dago erantzun integral, koordinatu eta planifikatua emateko aukerarik. Badaude arazo horiek handitzen dituzten beste aspektu batzuk ere: etxebizitza egokiaren falta, gaixotasun mentala, langabezia, arrazakeria, sexismoa, etorkizunari begira itxaropenarik eza. Gaur-gaurkoz, gutako edonork ondorio horiek jasan ditzake. Horregatik, “sinhogarismo”-aren kontrako neurriak ezin dira era isolatuan hedatu. Etxebizitza, osasuna, lana, babes soziala, berdintasun politikak… era planifikatuan bateratu  behar dira. Bazterketa sozialaren aurkako tokian tokiko Plana osatzeko.

Era berean, beharrezkoa da errekurtsoak ez murriztea. Duela gutxi Barakaldoko Udalak Arrontegiko emakumeen aterpea itxi eta kaleko esku-hartze taldeak egiten zuen lana geldiarazi egin  du inolako azalpenik eman gabe.

Bestalde, zerbitzu sozial batzuk gainezka daude eta horregatik laguntza behar eta eskatzen duten pertsona asko artatu gabe geratu dira.

Bazterketa soziala fenomeno estruktutala izateaz gain, etengabe hasten ari da eta ezin diogu kohesio faltari partida irabazten utzi. Ezin dugu onartu udal akzioa bizitza duinak eraikitzearen aurka joatea.