AKTUALITATEA


| 2019-09-30 16:45:00

Atzo izandako gertakari larrien aurrean erantzun ezak argi islatu du ez dagoela estrategia instituzional argirik, 100 mila biztanleko udalerri batean egon daitezkeen indarkeria mota anitzetako egoerei erantzuteko. Era berean, ez dago atzokoan bizitako, eta prentsaren bitartez jakin genuen bezalako gertakari larri hauen aurrean inprobisazioa baino erantzun gehiagorik.

EH Bilduk egindako galdereei hauxe da jaso dugun erantzuna: “kasu guztiak gaitzezteko A25eko data dugu, eta ezin die gurea bezalako udalerri batean gertatzen diren indarkeri kasu guztiei erantzunik eman. Halaber, Emakumearen Saileko zinegotziak bere jarrera zuritu du aurreko asteetan izandako beste kasu batzuen harira “etxeko-indarkeria” kasuak zirela argudiatzen.

Laburbilduz, ez dago adostasun terminologikorik eta ez daude argi “genero-indarkeria”, “indarkeri sexista” eta “indarkeri matxista” bezalako oinarrizko kontzeptuak. Barakaldoko udalerria hain handia izanda, harritzen gaitu seriotasun gehiagorekin ez ibiltzeak gai honetan, eta estrategia instituzionalarik ez egotea udalerrian izan daitezkeen indarkeria matxista guztien aurrean erantzun irmoa emateko.

Baina aldi berean, kontuan izan behar dugu pasa den astean aurkeztutako udal gobernu planeko 14 orrialdetan, emakume politikarako aipatzen zen ekintza bakarra, txakur hezituen laguntza plan berri bat indarrean jartzea zela.