AKTUALITATEA


| 2023-05-12 20:12:00

EH Bilduk ekitaldi bat egin du gaur arratsaldean “auzo biziaren eta elkarte-sare aberatsaren eredu” den Arrontegi auzoan. Bertan, Itxaso Salas eta Maria Solar Barakaldoko udalerako eta alkatetzarako hautagaiek eta Diana Urreak hartu dute hitza. Hiru bozeramaileek nabarmendu dute sare komunitarioek garrantzi handia dutela horrelako auzoetan, eta zaintzaren eta auzorako koalizioaren hainbat proposamen aurkeztu dituzte.

Maria Solar alkategaiak berretsi du Barakaldok beste egiteko modu bat behar duela, “landiketza eta komunitarismoan oinarri izanda”, Barakaldok datozen urteetan izango dituen zainketa beharrari eta erronka ekosozialari aurre egin ahal izateko. Era berean, EAJren eta PSEren kudeaketa eredua kritikatu du, eta udal gobernuak Arrontegi eskola publikoko jantokiko obren kudeaketa kaxkarra jarri du adibide gisa: “Beste batzuk argazkian ateratzeko borrokan dabiltzan bitartean, EH Bilduk lan hezkuntza komunitatearekin kalean eta erakundean elkarlanean egon da, Legebiltzarrean jantokiko lanak bizkortzeko ekimenak proposatuz”. EH Bilduk Legez Besteko Proposamena aurkeztu zuen Eusko Legebiltzarrean joan den hilean, jantokiko lanak eskola oporretara aurreratzeko, baina EAJk eta Barakaldon obra aurreratzeko eragingo zuela agindu zuen PSEk berak, ekimena geldiarazi zuten Parlamentuko batzordean.

Itxaso Salas Arrontegiko auzotarrak, EH Bilduk hauteskunde programan dituen proposamen komunitarioetako  batzuk azaldu ditu. Horietako aipagarrienetako bat, auzo bakoitzean eguneko zentro publiko bana gaitzeko promesa da. Barakaldon, gaur egun, eguneko 5 zentro baino ez daude, eta horietako 3 pribatuak dira. Gainera, EH Bilduk belaunaldien arteko etxebizitzen udal programa bat bultzatu nahi du, gazteek etxebizitza eskuratzea errazago izan dezaten eta, aldi berean, Arrontegi bezalako auzo zaharkituetan, komunitate-lana indartu dadin. Azkenik, alderdi subiranistak "Auzozainak" programa gauzatzea ere proposatu du, nahita ez den bakardadean dauden pertsonen egoera antzemateko, auzo-sareen, teknologia berrien eta udal-baliabideen bitartez.

Horrez gain, auzorako zenbait ekipamendu publiko berriak proposatu ditu EH Bilduk. Zalantzarik gabe, aipagarriena Etxatxu kalean igerileku olinpiko egitekoa zen eta hainbat hamarkadatan abandonatutako azpiegitura berreskuratzea da, bertan funtzio anitzeko kirol espazio publiko bat egiteko. Halaber, Salasek azaldu duenez, EH Bilduk Arrontegin egingo lukeen beste jarduera bat Errioxa kaleko kirol-pista estaltzea izango litzateke. Azkenik, alderdi subiranistak eskola-ibilbide seguruak proposatzen ditu, eta “Super etxadiak” proiektua, auzo bakoitzean oinezkoentzako ardatz bana gaituta.

Diana Urreak, bere aldetik, migrazioa aukeratzat aldarrikatu du biztanleria zaharkituta duten guneentzat, eta Euskal Herria, herrialde anitza dela azpimarratu du. “EH Bilduk herri hau indartu nahi du, hainbat arrazoirengatik iristen diren pertsona guztien harrera- eta babes-leku gisa”, azaldu du. Gainera, Urreak gogorarazi du Barakaldok migratzaileen tasa handia duela eta EH Bilduk politika publikoak planteatzeko orduan, “persona migranteak  protagonista izan daitezen” nahi duela, eta bere alderdi politikoak jatorri ezberdinetako pertsonak izango dituela erakunde garrantzitsuetan azpimarratu du.