Apirileko Ohiko Osoko Bilkuran, Maria Solar EH Bilduko bozeramaileak berretsi egin du alderdi subiranista eta ezkertiarraren jarrera, gaur egun 2025erako aurrekontu onartu eta eguneratuak ez izateak dakarren anomalia dela eta. Gaurko saioan, partida eta gastu arruntak finantzatzeko ia hogei kreditu gehigarri bozkatu dira, gehienak urteko aurrekontuan jaso beharrekoak. EH Bildutik aspalditik ari gara ohartarazten aurrekontuak garaiz eta forman onartuta ez izatea herritarrek pairatzen duten praxi politiko txarra dela.
MARIA SOLARREN HITZARTZE OSOA
“Hilabeteak daramatzagu salatzen Barakaldok ez duela aurrekontu eguneraturik, eta 2025eko hainbat hilabete pasatuta ere, 2024ko prebisio ekonomikoekin funtzionatzen jarraitzen dugu.
Hala ere, gaur, aurrekontuak garaiz eta behar bezala egiteko gai ez zaretenok, osoko bilkura hau kreditu gehigarrien eskaerez bete duzue, Udalak berak funtzionatzen jarrai dezan.
Hemendik aurrera, ikusiko dugu zelan saiatuko diren herritarrentzat aurrekontu partekatu eta eguneratu bat edukitzeko ezintasuna duten alderdi berberak egoera konpontzen ezohiko mekanismo bat erabiliz; kreditu gehigarrien bitartez, alegia.
Normalean ustekabeko gastuak ordaintzeko erabiltzen den legezko tresna da. Baina Barakaldon, ohikoak izan beharko luketen programak ohiz kanpo maneiatzeko edo hamarkadetan agenda politikoan egon diren beharrei erantzuteko erabiltzen da. Gainera, Gobernu Taldetik kanpoko alderdien parte-hartzea mugatzen duen formula da, proposatzen zaiguna onartu edo baztertu besterik ezin baitugu egin, herritarren diruaren zuzendaritzan benetako parte hartzea izan gabe.
Horregatik da, eta ez hainbeste kreditu gehigarri batzuen xedeagatik, abstenitu egingo garela puntu honen eta hurrengoen bozketan.
Kreditu gehigarri horien xedea: