Araba

Arabako Lautadan trenbidea modernizatu eta tren soziala abian jarri nahi du EH Bilduk

Iñaki Ruiz de Pinedo: “AHT baztertzen dugu dirua xahutuko delako, Arabako Lautadan ez duelako onurarik ekarriko eta ingurumenean inpaktu larriak izango dituelako”

| 2019-04-22 13:37:00

EH Bilduk Gasteiz eta Iruñea batzen dituen tren korridorearen modernizazioa defendatu du ekonomikoki bideragarria eta herrietako jendeari zerbitzua emango dion tren soziala ezartzeko. Horrela defendatu du Arabako Madrilgo Kongresurako zerrendaburua Iñaki Ruiz de Pinedok Agurainen, Saiurtegi festan. “Herriak, eskualdeak, hiriak eta industria poligonoak batuko dituen tren bat nahi dugu, pertsonentzako zein garraiorako. Trenen maiztasuna handitu nahi dugu eta egungo azpiegitura modernizatu nahi dugu. Horregatik, hirugarren haria ezarri nahi dugu Europako zabalerako trenak eta kapazitate handikoak ibili ahal izateko” zehaztu du Ruiz de Pinedok.

 

Arabatik EH Bilduko hautagaiak iragarri du Madrilen Araban proiektatu diren abiadura handiko proiektuak baztertuko dituela: Arabako Lautadan, Arabako Haranetan eta Arabar Errioxan. “AHTren aurka gaude  diru publikoa xahutuko delako, Arabako Lautadan ez duelako onurarik ekarriko eta ingurumenean inpaktu larriak izango dituelako”, gaineratu du.

 

Zentzu horretan, gogoratu du gero eta ahots gehiago azaldu direla proiektu horien aurka. Izan ere, duela gutxi Europako Garraio Batzordeak baieztatu du Espainiako Estatuan, abiadura handia ez dela bateragarria merkantzia garraioarekin. Era berean, Europako Kontuen Auzitegiak dio AHTren linea berriak gainkostu eta atzerapen larriak jasaten ari direla, eta ondorioztatzen du, hobe dela egungo linea eguneratzea.

 

 

 

EH Bildu defenderá en Madrid un salario mínimo de 1.200 euros

Iñaki Ruiz de Pinedo: “apostamos por la derogación de la reforma laboral y por impulsar un marco vasco de relaciones laborales”

| 2019-04-20 13:00:00

EH Bildu trabajará en Madrid por dignificar la vida de todas las personas de este este país y por tanto garantizar unas condiciones de trabajo dignas. En ese sentido, EH Bildu defenderá tres propuestas básicas: la derogación de la reforma laboral, impulsar un marco vasco de relaciones laborales y un salario mínimo interprofesional de 1.200 euros.

 

Según ha explicado el cabeza de lista al Congreso de Madrid, Iñaki Ruiz de Pinedo, el Estado español es un lastre para nuestra economía. “Las diferentes reformas laborales nos han llevado a precarizar cada vez más las condiciones laborales, han creado una nueva clase social la de los y las trabajadoras precarias”, ha señalado.

 

A su vez, Ruiz de Pinedo ha asegurado que  la realidad no es tan buena como pretenden pintarla. De hecho, los últimos datos ofrecidos por el Eustat han puesto de manifiesto que año a año se sigue destruyendo empleo. La tasa de paro está en el 11,3% (por encima de la tasa de paro de la CAV que se sitúa en el 10,2%). Sin embargo, hay menos personas ocupadas que en el trimestre anterior (-0,3%) lo que evidencia que no se crean nuevos puestos de trabajo.

ALBISTEAK

EH Bildu-k osoko zuzenketa aurkeztuko du zerbitzu sozialak, aldaketa klimatikoaren aurkako borroka eta lurralde oreka oinarritzat hartuta

2019-12-09 11:50:00

• Aldaketa klimatikoaren aurkako neurri zehatzak aurkezterako orduan, EH Bildu-k milioi bat euroko partida proposatu du energia berriztagarriak ezartzeko.

Tuboplast-eko Enpresa Batzordeak agerraldia egingo du Batzar Nagusietan, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan enpresak duen blokeoa salatzeko

2019-12-04 09:55:00

• Miñaon kokatutako enpresa honetako ordezkariek, EH Bildu-k eta Elkarrekin Arabak gonbidatuta eta soldatak izoztuta bi urte eman ondoren, Ekonomiaren Garapen Batzordean langileen egoera zein den azalduko dute.

EH Bilduk zerbitzu sozialen atalean 2,6 milioi euroko igoera planteatu du

2019-11-29 12:23:00

Herrietako arreta hobetzeko, adinekoentzako plaza publikoak sortzeko, bazterketa sozialari erantzuteko eta langileen lan baldintzak hobetzeko dira igoera horren helburuak