EH Bildu-k 'San Prudentzio Bizirik!' ekimena aurkeztu du, CIAM San Prudentzio kalitatezko zaintza publikoetarako gune bihurtzeko eta zentroko profesionalentzat enplegu duina bermatzeko proposamena. Ekimena bera Gasteizko Udalean eta Arabako Batzar Nagusietan erregistratuko du EH Bildu-k mozio bidez datozen osoko bilkuretan. Adinekoei arreta emateari dagokionez, EH Bildu-k 70 egoitza-plaza publiko berri sortzea proposatu du. "Bada garaia 2016an adostutako 1. eta 2. solairuen erreforma planteatzen duen CIAM-en birgaitze-proiektuari berriro ekiteko. Horrela, adinekoei arreta emateko 70 plaza publiko berri ezartzea eta bizi-espazio duinak sortzea berma genezake", adierazi du Rocio Vitero zinegotziak.
Gaur egun, egoitza-plazetarako itxarote-zerrendak 300 eskaera baino gehiago ditu, eta bitartean San Prudentzio CIAM-ek %67ko okupazioarekin jarraitzen du, erabiltzen ez diren 56 plazarekin. Plaza huts horiei, erabiltzen ari ez diren eguneko arretarako 9 plaza gehitu behar zaizkie. "Ez da kasualitatea: EAJ-ren eta PSE-ren politiken noraezaren emaitza baizik, pertsonak dauden tokietan zenbakiak ikusten dituztelako. Ez da eskumen kontua, pertsona kontua baizik. Udalean eta Aldundian gobernuko kideen artean lortutako akordioa arduragabekeria hutsa da, egoitza ezkutuan ixteko prozesua aurreikusten baitu, hutsik geratzen diren plazak bete gabe utziz", adierazi du Claudia Venceslao batzarkideak.
Era berean, 'San Prudentzio Bizirik!' ekimenak kalitatezko zaintzan urrats berri bat planteatzen du. Hau da, gaur egun "asistitua" deritzon eremu soziosanitarioa sortzea da proposamena, zainketa aringarriak eskaintzeko eta adinekoek, beren bizitzaren azken fasean, azken urteetan beren etxea izan den tokia utzi behar ez dezaten.
Enplegua sortu
EH Bildu-k, 'San Prudentzio Bizirik!' proposamenean azaltzen duen bezala, uste du kalitatezko zainketak kalitatezko enpleguaren eskutik etorri behar direla. Hori dela eta, eta azken hilabeteetan EAJ eta PSE 11 kaleratze egin dituzten arren, EH Bildu-k 50 profesional baino gehiago kontratatzea proposatu du.
"Pandemian txalotu ditugun profesionalak eta bizitzari eusteko giltzarri izan direnak EAJ-k eta PSE-k prekarizatu eta kaleratu egiten dituztenak dira. EH Bildu-ren proposamena guztiz kontrakoa da: kalitatezko enplegu duina sortzea bilatzen dugu", adierazi du Venceslao batzarkideak. Hala, sortu beharreko 50 lanpostu horien barruan, banaketa 41 laguntzailerekin, 7 erizainekin eta 2 administrariekin egingo litzatekeela uste du.
Lautada Landa Garapenerako Elkarteak, Asparrenako Udalak eta Asparrenako adinekoen zentroko eta etxebizitza komunitarioko jantokia kudeatzeko arduradunak erakundeen arteko harremanak, elikadura, jasangarritasuna eta ekonomia zirkularra eraldatzeko proiektu bati ekitea adostu zuten.
Jantoki hori tamainagatik, udal-titulartasunekoa izateagatik eta bertako arduradunaren prestutasunagatik aukeratu genuen.
Aurrera begira, beste jantoki publiko batzuetan eta elikagaien erosketa publikorako baldintza administratiboen pleguetan erreplikagarri izatea bilatuko dugu.
Asparreneko adinekoen zentroko eta etxebizitza komunitarioko jantokian abian jarriko dugun "Kontzientziadun hornikuntza eta elikadura jasangarrirantz" egitasmoak Daniel Fundazioaren eta Nina Carassoren laguntza izango du, elikadura jasangarriranzko trantsizioa emateko 2020rako “Lurraldekako Elikadura-Sistema” deialdiaren bidez. Deialdi honekin, Elikadura Jasangarriaren esparruan aldaketarako palanka izan daitezkeen proiektuak atzeman nahi ditu Fundazioak.
Egitasmoa 2021. urtean garatuko dugu, eta jantokiaren eguneroko bizitza eta kudeaketa modu integralean lantzen dituzten 7 ekintza biltzen ditu.
Gaur egun, elikagaien eta menuen gaur egungo hornikuntzari, eskualdeko ekoizpenei eta ekoizleen interesari buruzko datuak eta abiapuntuko sentimenduak biltzen ari gara.
Era berean, jantokiko hondakinen kudeaketa aztertzen ari gara, baita “0 hondakin”ari buruzko egoera ere.
Analisiaren ondoren, aldaketarako helburuak eta horiek lortzeko moduak planteatuko ditugu.
Sei hilabete iraungo duen fase hau lantzeko pertsona bat kontratatu Asparreneko udalak. Pertsona honekin batera Asparreneko Udaleko ordezkariek, ADR Lautadako teknikariek, eskualdeko bi ekoizlek eta sukaldeko arduradunak elikadura jasangarriranzko bidean proposamen ezberdinak aztertuko dituzte.
Aurten, proiektu honen esparruan, pertsona eta erakunde interesdun guztiei irekitako beste ekintza hauek garatuko ditugu:
EH Bilduk Iturrietan, Arkamon, Labrazan eta Azazetan abiatu diren zentral eolikoak geldiaraztea defendatuko du bihar Eusko Legebiltzarrean. Horrela jasota dago biharko osoko bilkuran eztabaidatuko den mozio batean. Izan ere, EH Bilduren ustez, Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala onartu bitartean, abiatu edo iragarri diren tramitazio guztiak bertan behar utzi behar dira berriztagarrien kontsentsuzko hedapen ordenatu bat lortze aldera.
EH Bilduk Larrialdi klimatikoaren testuinguruan Jaurlaritzari energia berriztagarrien “hedapen arduratsu, ordenatu eta sendoa bultzatzea” defendatuko du. Horregatik, gogor kritikatu du abian jarri diren proiektuak. Guztira lau dira (Iturrietan, Arkamon, Labrazan eta Azazetan) eta “plan argirik” ez egoteaz gain, babestuta dauden eremuetan kokatzen direla gogoratu du.
Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, berriztagarrien inplementazioak gidaritza publikoa behar du, plan zehatz baten arabera egin behar da eta, nola ez, ahalik eta adostasun politiko sozial eta instituzional handiena behar du. Hori lortzeko bitarteko eta mekanismoak aurkeztu ditzala eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
2009an Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu zion Energia Eolikoaren Sektoreko Lurralde Plana eguneratzeko eta, bitartean, aurreikusitako zentral eoliko guztiak geldiarazteko. Gaur egun, Eusko Jaurlaritza ari da plan hori prestatzen, eta, beraz, EH Bilduk ez du begi onez ikusten inolako proiekturik martxan jartzea. Bien bitartean, Arabako kasuan, energia berriztagarrien garapenerako planak berak, Mugarri Planak, eremu horiek baztertzen ditu eolikoak ezartzeko.
Azkenik, EH Bilduk energia berriztagarrien hedapenaren aurrean, “herri akordio” bat aldarrikatu du zehazteko beharrak eta esklusio eremuak zeintzuk diren. “Agerikoa da erronka itzela dela, kontsumoa jaitsi behar dugula, erregai fosilen beherakada bultzatu behar dugula eta berriztagarrien hedapen bat abian jarri behar dugula baina Eusko Jaurlaritza gaizki ari da eta adostasuna bilatzen ez badu talka batean amaituko du honek”, esan du Oterok.
Aurreko ostegunean, martxoaren 11n, Arabako Suhiltzaileek 15 egunez behin deitutako zortzi lanuzteetako lehena egin zuten. "Gure egonkortasunik eza, zure segurtasunik eza" lelopean, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoak Lan Eskaintza Publiko espezifiko eta propioa egitea eskatu zuen, "egonkortasun faltarekin amaitzeko" eta gorputzak lurraldean duen bitartekotasuna alde batera uzteko eskatuz.
Arabako suhiltzaileek 50 interino baino gehiago dituzte, guztira 160 suhiltzaile diren arren. Hori dela eta, erakunde autonomoak 2019an iragarri eta konprometitutako LEP hori berehala egitea eskatu dute, langileen etengabeko txandakatzea saihesteko eta, horrela, herritarrei zerbitzu ona ematea bermatzeko.
EH Bildu-k eta Elkarrekin Araba-k bat egin dute erreklamazio horrekin, eta, horregatik, Lurralde Orekako diputatuari eskatu diote batzordean agerraldia egiteko, 2019an LEP iragarri zenetik gaur arte zer urrats eman diren azaltzeko.
EH Bildu-k Nekazaritza Diputatuari zuzendutako interpelazioa erregistratu du Arabako Aldundiak nagusiki Aiaraldean ematen ari den eukaliptoaren hedapenaren inguruko argipenak eskatzeko.
Kike Fdz de Pinedo bozeramaileak gogoratu duenez, azken hilabeteetan, batez ere Aiaraldeko Kuadrillan, oso azkar zabaltzen ari dira eukaliptoen landaketak mendietan. Hori dela eta, orain dela aste gutxi Nekazaritza Batzordean EHU-ko irakasle eta aditua den Arturo Elosegik, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Saileko Natura Ondare eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzaren aginduz, eukaliptoek ingurumenean duten eragina zehazten duen txostenaren ondorioak aurkeztu zituen.
Aipatutako batzordean Elosegi jaunak eukaliptoek basoetako biodibertsitatean, ur sistemetan eta ekosistemetan duten eragin negatiboez eta kalteez ohartarazi zuen, baso politika iraunkorra sustatzearen garrantzia nabarmentzearekin batera.
Orain, beraz, EH Bildu-k Foru Diputatuari eskatu dio balora dezala Aiarako Kuadrillan ematen ari den eukaliptoen hedapena, eta azal dezala zein neurri aurreikusi dituen Aldundiak eukaliptoen hedapenari aurre egiteko eta basoen kudeaketa iraunkorra sustatzeko.
Claudia Venceslao: “Egoitza-zentroetan hilabete hauetan guztietan izandako esperientziez hitz egiten laguntzeko programak proposatzen ditugu. Testigantzak biltzeaz eta zentzuduna partekatzeaz ari gara”
Foru Gobernuak diru-laguntza bat ukatu dio berriro Donemiliagako Udalari, basozainaren etxea egokitzeko.
Luis Maria Salgado: “Osasun mentalari dagokionez, egunez egun pandemia garesti kostatzen ari zaigula ikusten ari da. Bitartean, Aldundiak zerbitzua ezabatu eta pandemiaren beraren eta gastu-igoeraren bidez justifikatzen du”
Aguraingo, Arraia-Maeztuko, Iruraiz-Gaunako eta Erriberagoitiako udaletan erregistratu du eskaera.