AKTUALITATEA


| 2025-07-16 11:39:00

Foru Aldundiari eskatu diote negoziazio prozesuaren buru izan dadila, eta eskura dituen tresna guztiak erabil ditzala Arabako Egoitza Pribatuen I. Hitzarmena sinatzeko

Araba. 2025-07-16 | Arabako Batzar Nagusiek egoitza pribatuen lehen hitzarmenaren negoziazio-prozesuan inplikatzeko eskatu diote gaur Foru Aldundiari.

Egoitza pribatuetako langileek sei urte baino gehiago daramatzate hitzarmen bat lortzeko mobilizatzen, lan-baldintzak oso txarrak baitira. Claudia Venceslao EH Bilduko prokuradorearen arabera, «langileek Mendekotasunaren Estatuko hitzarmena dute, Araba da hitzarmenik ez duen EAEko herrialde bakarra, 6 urte baino gehiago daramatzate borrokan eta greba egun ugari deitu dituzte, azkenak atzo eta gaur. LGStik gertu dauden soldatak dituzte eta 1772 orduko lanaldiak. Lan-karga ikaragarriekin eta ordutegi amaigabeekin».

«Era guztietako ekimenen eta inplikatutako alderdi guztiekin egindako bilera ugariren bidez, 2024aren amaieran iritsi ginen, premiazko hitzarmen hau sinatzeko mahai gainean 6 milioi zeudela, baina benetan kezkatuta gaude, hilabeteak igarotzen ari baitira eta negoziazioa geldirik dago», adierazi du Venceslaok.

«Patronalaren azken proposamenak sindikatuak haserretu zituen. Negoziazio-mahaiaren azken bilerak askoz gehiago urrundu zituen aldeen jarrerak, eta Urtaran jaunaren ardura da prozesu horren buru izatea».

EH Bildu adi egongo da mozio hau betetzeari dagokionez eta, batez ere, egoitzetako langileentzat eta lurraldearentzat hain garrantzitsua den hitzarmen honen negoziazio prozesuari buruz.