Araba

EH Bildu-k Aldundiari exijitu dio atzeraeraginezko izaerarekin ordain diezaiela Familia Inguruneko Zaintzarako Prestazio Ekonomikoa eguneko zentroen itxierak kaltetutako pertsonei

Claudia Venceslao: "Aldundia Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko gizarte-langileekin koordinatu behar da. Modu honetan, pertsona kaltetuak Etxeko Laguntza Zerbitzuan sartzen laguntzea baliatuko litzateke"

| 2020-05-21 07:53:00

EH Bildu-k mozio bat erregistratu du Arabako Batzar Nagusietan, Foru Aldundiak ofizioz onar dezan eta atzeraeraginez ordain diezaien Familia Inguruneko Zaintzarako Prestazio Ekonomikoa eguneko zentroen itxierak eragindako pertsona guztiei. Laguntzaile pertsonal bat kontratatzea aukeratuz gero, laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa atzeraeraginezko izaeraz onartzeko eta ordaintzeko eskatu du EH Bildu-k.

Horretaz gain, Claudia Venceslao batzarkideak adierazi du Foru Aldundiak beharrezko inbertsioak aurreikusi behar dituela Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren eguneko arretaren estaldura bermatzeko.

Venceslaok gogorarazi duenez, familiak berak izan dira pandemia aste hauetan, ia inolako laguntzarik gabe, menpekotasuna duten pertsonak etxean zaintzeari ekin diotenak. Testuinguru horretan, beharrezkoa den aitorpen ekonomikoarekin batera, EH Bildu-k familiek beste babes mota batzuk izatearen alde egin du, eta horretarako, berriro ere, Aldundiaren eta eragile sozialen arteko lankidetza azpimarratu du.

Alarmismoetan erori gabe, Venceslaok esan du "oso litekeena" dela normaltasun berriaren beharretara egokitzearen ondorioz eguneko zentroetako batzuek plazak galtzea. EH Bildu-ren arabera, egoera horrek ez du ekarri behar Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren estaldura murriztea, eta, beraz, ezinbestekoa ikusten du baliabide berriak irekitzea.

"Aldundia Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko gizarte-langileekin koordinatu behar da. Modu honetan, pertsona kaltetuak Etxeko Laguntza Zerbitzuan sartzen laguntzea baliatuko litzateke", ondorioztatu du Venceslaok.

EH Bildu Arabak Eudeleko Lurralde Batzordearen ezohiko bilera eskatu du, zerga-bilketaren beherakada arintzeko formulak adosteko

Txelo Auzmendi: "udaletatik hausnarketa bateratu bat egin beharko genuke, beti ere udal interesak eta tokiko autonomia defendatuz"

| 2020-05-19 09:28:00

EH Bilduk Eudeleko Arabako Lurralde Batzordearen ezohiko bilera eskatu du, zerga bilketak toki erakundeetako ogasunetan izango dituen ondorioak aztertzeko. Hala helarazi dio dagoeneko Txelo Auzmendik, Asparrenako alkateak eta EH Bilduk batzorde horretan duen ordezkariak. Gogorarazi duenez, duela aste batzuk zerga bilketan %12ko beherakada iragarri zuten, eta komunikabideen bidez aipatu dute Foru Ogasunak 100 milioi euro gutxiago jasko dituela aurten. Hala ere, inork ez du udalekin hitz egin galera horiek udaletako diru sarreretan izango duten eraginari buruz. "Uste dugu Udaletatik hausnarketa bateratu bat egin beharko genukeela udal interesa eta autonomia lokala defendatuz, datorkigun kolpea ahalik eta gehien arintzen lagunduko diguten irtenbideak proposatzeko", azaldu du Auzmendik.

 

EH Bilduk planteatzen dituen aukeren artean, Foru Aldundia eta toki erakundeen artean adostutako 2020ko FOFELaren atxikipen bat bigarren seihilekoari dagozkion ordainketetan gauzatzeko azterketa egitea jasotzen da. Era berean, 2021ean eta ondorengo urteetan Toki Erakundeetan FOFELen erorketak ekarriko duen kolpea ahalik eta gehien arintzeko helburuarekin proposatu du Aldundia eta toki erakundeen artean adostutako konponbide ezberdinak aztertzea. EH Bilduren iritziz, behin EUDELen gaiak eztabaidatu ondoren, Arabako Toki Administrazio eta Finantzetako Lurralde Kontseiluan (CETALFA) adostu behar dira. EH Bilduko ordezkariak gogorarazi duenez, "ezin da konponbiderik inposatu, ezta iraganeko akatsak errepikatu ere, eta, beraz, bide egokiena izango da toki erakundeekin euren finantza egoeraren araberako irtenbideak adostea".

 

ALBISTEAK

Itzuliak osasun ikuspegitik izan dezaken eraginagatik bere kezka azaldu du EH Bilduk

2020-10-24 10:16:00

130.000 euro ordaindu dute Arabako instituzioek eta pandemiak eragindako krisi soziosanitario eta ekonomikoaren aurrean, baliabide publikoak herritarren beharrei erantzuteko behar dutela izan gogoratu du EH Bilduk

Aiaraldeako egoera sozioekonomikoa berraktibatzeko ponentzia berrabiarazi du Eusko Legebiltzarrak

2020-10-22 10:02:00

Unai Fdez de Betoño: “koronabirusaren krisia, gogor jotzen ari da mundu mailan, bereziki gogor jotzen ari da aurretik gainbehera sozioekonomikoan jada zeuden eskualdeetan eta horietako bat Aiaraldea da”

EH Bildu-k deitoratu du EAJ-k eta PSE-k udal-eskumeneko Gizarte Zerbitzuak zentralizatzearen alde egin izana.

2020-10-21 12:44:00

Foru Gobernuak uko egin dio, halaber, FOFEL-en bidez EGLZ-en finantzaketa arautzeari. Luis Maria Salgado: "Aldundiak ezin du udal bat behartu bere eskumena lagatzera. Bere eskumenaren kudeaketarekin jarraitzea erabakitzen duen udalak gainerakoen askatasunean eta baldintza berdinetan egiten jarraitu ahal izatea defendatzen dugu".

Diru bilketaren jaitsieraren ondorioz, udalek izango duten murrizketa datozen bi urteotan itzultzea eskatuko dio berriz ere EH Bilduk Foru Gobernuari

2020-10-20 12:01:00

Biharko osoko bilkurari begira, “arrazoituta eta salbuespenez, berregokitzeak geroratzea edo zatikatzea” dioen zuzenketari eutsiko dio horrela eskatu baitu udalerrien heren batek