Araba

EH Bilduk “ez-ohiko” neurriak eskatu dizkio Arabako Foru Aldundiari udal finantzazioa bermatzeko

Defizita eta zorra malgutzeaz gain, soberakinen erabilpena zabaltzea proposatu du.

| 2020-05-05 11:05:00

EH COVID 19k eragindako osasun krisiak eragina izango du, zalantzarik gabe, arlo sozioekonomikoan eta, ondorioz, diru-bilketan. Hori dela eta, EH Bilduk “ez-ohiko” neurriak eskatu dizkio Arabako Foru Aldundiari udal finantzazioa bermatzeko. Horrela dago jasota Arabako Batzar Nagusietan, Gasteizko Udaletxean eta herrialdeko beste udalerrietan eztabaidatzeko erroldatu duen proposamenean. Izan ere, aurrekoetan diru bilketa “gaizki” joan denean, “galtzaileak” toki erakundean izan dira. Horrela azpimarratu du Javier Argote EH Bilduko batzarkideak eta, era berean, gogoratu du “toki erakundeek herritarrei eskaini behar zaizkien zerbitzuak emateko finantzazio nahikoa bermatuta izan behar dutela”.

 

Orohar, lau dira EH Bilduk planteatzen dituen ez ohiko neurriak. Batetik, soberakinaren erabilpena zabaldu krisiaren ondorioei aurre egiteko egin beharreko inbertsio sozialak bultzatzeko. Udalerri askok, azken urteotan egindako kudeaketa egokiari esker, epe ertainean egin beharreko inbertsio sozialak finantzatzeko soberakina nahikoa dute baina, Egonkortasun Legeak ez du horrelakorik ahalbideratzen. “Ez du inolako logikarik salbuespeneko egoera honetan diru-partida horiek ez erabiltzea sortuko diren beharrei erantzuteko, egonkortasunaren izenean, orain arte egin den bezala”, nabarmendu du Argotek.

 

Bigarrenik, Toki Erakundeen Finantza Funtsaren jaitsiera bortitza lausatzeko irtenbideak toki erakundeekin adostu behar direla defendatu du EH Bilduk. Kasu honetan, EH Bilduren ustez, “soluzio ezberdinak planteatu eta adostu behar dira toki erakundeekin, ondoren, tokian toki egokiena den formula aukeratu ahal izateko, beti ere, inolako inposaketarik gabe eta iraganeko akatsak errepikatu gabe”.

 

Hirugarrenik, 2020ko aurrekontuetarako finkaturiko tokiko erakundeek bete beharreko egonkortasun, zor eta gastuaren helburuak malgutzea eskatu du EH Bilduk. Azkenik, Toki Erakundeei zuzenduta, 2020ko aurrekontuetan jasotzen dituen finantzazio lerroak zabaltzea eta indartzea. Horien artean, toki erakundeetan garatzeko hain bat plan (Lan eta Zerbitzuen Foru Plana, Obra Txikiak, Auzolan) eta diru-laguntza lerroak daude.

 

Zerga politikan aldaketak

Diru sarreretan jaitsiera bortitza egongo dela ikusita, EH Bilduk Arabako Foru Aldundiari zerga politikan aldaketak egitea proposatu dio. Ildo horretan, Europako zerga presiora hurbiltzea finantza nahikotasuna bermatzeko asmoz eta, batez ere, Aberastasun Handien Zerga ezartzea planteatu du, eta eskaera bera egingo du Arabako udalerrietan. «Berriro krisi sozial eta ekonomiko baten hastapenetan gaudela, ezin da errepikatu aurreko krisian gertatu zena. Ezinbestekoa da orain zerga sistema bidezko bat izatea, irteeran inor atzean gera ez dadin. Gehien dutenek gehiago ordaindu behar dute, sektore publikoak denentzako zerbitzu eta babesa bermatu ditzan», azaldu du Miren Larrionek, Gasteizko Udalean EH Bilduko bozeramaileak.

Mozioak lau hilabetean zerga erreforma bidezko eta progresibo bat aurkez dezala eskatzen dio foru gobernuari, diru-sarreretan espero den jaitsieraren efektua arindu ahal izateko.

 

 

 

Deseskalatzeko prozesuan Trebiñu Araban kokatzea eskatu du Argantzonek

Trebiñuko Konderriko Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin batera, idazkia bidali die Osasun ministroari eta Espainiako Gobernuak EAEn eta Gaztela eta Leonen dituen ordezkariei.

| 2020-05-04 14:34:00

Argantzongo Udalak berretsi egin du Madrilgo Gobernuak martxan jarri behar duen deseskalatze prozesuan enklabea Araban kokatzea aplikazio unitateak probintziak izango direlako. Hala jakinarazi zion joan den astean Trebiñu Konderriko Udalari, eta orain Arabako Foru Aldundiak bat egin du eskaerarekin. Hiru erakundeek gutun bat sinatu dute eta dagoeneko igorri diete Osasun Ministroari eta Espainiako Gobernuak EAEn eta Gaztela eta Leonen dituen ordezkariei.

 

Idazki horretan, euren "kezka" adierazti dute enklabean konfinamenduak izan ditzakeen ondorioengatik. "Hurbiltasun geografikoa" dela eta, Arabako Foru Aldundiaren edo Eusko Jaurlaritzaren bidez ematen dira oinarrizko zerbitzuak, hala nola osasun-zerbitzuak, mendekotasun-arreta eta larrialdiak.

 

Pablo Ortiz de Latierro Argantzongo alkateak gogorarazi duenez, horrelako egoeretan gure herriak Arabakoak ez izatearen "zentzugabekeria" nabarmenagoa da. "Gure lotura sozial, ekonomiko eta kulturalak Araban daude, beti salatu izan dugu bigarren mailako herritar sentitzen garela, eta zentzugabekeria litzateke desberdintasun hori larriagotzea, Trebiñu Burgosen sartuta, deskonfinamendu fase honetan", ziurtatu du.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK

EH Bilduk osasun publikoa lehenestea eskatu du

2020-07-07 11:10:00

Mikel Otero: "Igande honetan, EH Bilduren bozkaz bete behar dira hautesontziak, Voxi esateko frankismoak ez duela lekurik herrialde honetan. Duintasun demokratikoa dugula. Uztailaren 12an, boto antifaxista, EH Bilduren botoa izango da"

EH Bildu-k Foru Aldundiari eskatu dio malgutu ditzala FOFELen murrizketaren ondorioz, diru-bilketaren beherakadak eragindako soberako kobrantzak itzultzeko toki-erakundeei ezarritako baldintzak

2020-07-07 09:16:00

Javier Argote: "Ramiro Gonzalezen gobernuak toki-erakundeei atzeratzeko eta zatikatzeko formulak ahalbidetu behar dizkie, FOFEL bidez kobratzen duten dirua itzultzeko, krisitik ateratzeko baliabideak hobeto kudeatu ahal izateko"

Mikel Otero: "Aldaketa ezkerretik etorri behar da, jasangarritasunean eta justizia sozialean oinarrituta, eta hori bermatzen duen indar bakarra EH Bildu da"

2020-07-04 12:00:00

EH Bilduk konpromisoa agertu du kalitatezko enpleguarekin, gure adinekoentzako pentsio duinaren alde, gure zerbitzu publikoak berreskuratu eta prestigiatzeko, eta larrialdi klimatikoaren erronkari erantzun bat emateko.

EH Bilduk egoitza publiko eta txikien eredua eta langileen lan baldintza duinak aldarrikatu ditu

2020-07-03 10:51:00

Mikel Otero: "Etorkizun hobe bati ateak irekitzeko, faxismoa behin betiko baztertzeko, XXI. mendeko erronka handiei aurre egiteko, ingurumen politika eraldatzailea garatzeko, ezkerreko botoa, boto ekologista, boto feminista, langileen botoa, boto eraldatzailea EH Bildun batu behar da"