BDZ (Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak Israelen aurka) nazioarteko mugimenduak, Al Ahli Arab Taldea-Sanitarias Contra el Genocidio plataformak, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos IUk agerraldia egin dute gaur Arabako Batzar Nagusietan, Diputazioari eskatzeko ez dezala Buesa Arena bezalako foru instalazio publiko bat erabili Hapoelek eta Maccabik martxoaren 27an eta apirilaren 7an, hurrenez hurren, egingo dituzten bisiten aurrean, "talde horiek propaganda egin ez dezaten Israelgo Estatu genozidaren ordezkari gisa"