Korridore bat, hiru zerbitzu: aldiriko trena, zerbitzu azkarra eta merkantziak.
Garai berriek konponbide berriak behar dituzte eta badago beste aukera bat: Miranda eta Iruñea arteko egungo trenbide korridorea modernizatzea.
Gasteiz eta Altsasu arteko ibilbidea.
Abiadura Handiko Trenaren plataforma berri batek hiriburuak baino ez lituzke lotuko, eta ezingo luke merkantziarik garraiatu. Baina bidaien % 1 baino ez dira hiriburuen artekoak.
Egungo korridorea modernizatzeak denbora lehiakorretan hiriburuak elkartzeaz gain, Gasteiz eta Altsasu arteko zatian 16 geraleku izango dituen tren publiko eta soziala izatea ahalbidetzen du.
Zerio-Ilarratzak, Oreitiak eta Ezkerekotxak geltokiak izango dituzte berriro, eta Dulantzi, Agurain, Araia, Egino, Ziordia, Olazti eta Altsasun daudenei gehituko zaizkie.
Gainera, Gasteizen Salburua eta Zabalgana auzoei zerbitzua eman dakieke, eta Jundiz, Agurain eta Asparrena-Donemiliaga industrialdeetara trenez heltzeko aukera ematen du.
Miranda eta Gasteiz arteko ibilbidea.
Gasteiz eta Miranda arteko zatian 7 geraleku izango dituen tren publiko eta soziala izatea ahalbidetzen du.
Armiñonek eta Tresponden geltokiak izango dituzte eta Langraitz, Argantzon, Manzanos eta Miranda daudenei gehituko zaizkie.
Gainera, Gasteizen Salburua eta Zabalgana auzoei zerbitzua eman dakieke, eta Jundiz, Arasur eta Subillabide industrialdeetara trenez heltzeko aukera ematen du.
Igo zaitez alternatiba erabilgarri, iraunkor eta azkarrera