AKTUALITATEA


| 2020-05-15 12:15:00

Zalduondoko Udalak bere ikonografia modernizatzea erabaki du eta hemendik aurrera irudi korporatibo berri bat izango du. Arabako Llandako herri honetako natura, historia, arkitektura eta kulturaren elementu esanguratsuenek osatzen dute irudi berri hori.

Gustavo Fernandez Villate udalerriko alkateak azaldu duenez, hemendik aurrera irudi, armarriarekin batera erabiliko da. "Gure irudia modernizatzen saiatu gara, baina gure ingurune naturala eta gure historia eta kultura kontuan hartuta, hau da, iragana ahaztu gabe etorkizunari begira jarri gara", zehaztu du.

Gauzak horrela, herriaren izenaren ondoan, "Porrero" bat agertzen da, Zalduondoko Landa Inauterietako pertsonaiarik zirraragarrienetako bat. Arabako landa-inauteri ezagunena da Zalduondokoa, eta 1975ean berreskuratu zen, diktaduraren zati handi batean debekatuta egon ondoren. Atzealdean Aratz mendia ikus daiteke. Gogoratu behar da udalerriaren jabetzako mendi gehiena Aratz-Aitzgorri Parke Naturalaren zati dela.

Beste maila batean, herriko bi elementu arkitektoniko ezagunenak agertzen dira. Ezkerrean Lazarraga Jauregia, XVI. mendekoa, Museo Etnografikoa gordetzen duena. Arabako arkitektura errenazentistaren erakusgarri da, eta "Gizonen Etxea" bezala ezagutzen da fatxadan dituen bi gerlarien estatuengatik. Eskuinean, Tolosako San Saturninori eskainitako parrokia-eliza.

Elementu horiek, Andoin-Luzuriaga jauregiarekin, antzinako Erromesen Ospitalearekin, Aistrako San Julia baselizarekin eta Zubizabal Erdi Aroko zubiarekin batera, Donejakue Bidearen multzo monumentalaren zati dira.

"Udalaren irudi korporatibo berri honek jendaurrean aurkeztuko gaitu. Hiribilduko ondare-elementu batzuk daude ordezkatuta, ez-materialak barne, udalerria modu erraz eta argian identifikatzen dutenak. Erraz ezagutzeko aukera ematen digu, elementu identifikatzaile ezagunak eta argiak erabiliz, eta udal erakundera garamatza herri gisa ordezkatzeko ", esan du Gustavo Fernandezek.