AKTUALITATEA


| 2024-06-07 08:31:00

Laminorian energia berriztagarriaren proiekturako ingurumen inpaktuaren deklarazioaren epea zabalik dago eta dagoeneko EH Bildu Arrraia-Maeztuk alegazioak aurkeztu dizkio proiektuari. Horietan, plaka batzuen kokapena birplanteatzea eskatzen da, martxan jarritako harrobiaren eremuaren ingurumen errekuperazioa ziurtatzeko. Era  berean, aurreikusitako zortzi aerosorgailuak kentzea ere proposatu du EH Bilduk.

EH Bilduk gogorarazi du egitasmo hau “iruzur” baten ondotik datorrela, Eusko Jaurlaritza Gasteizko Mendiak Parke Natural bezala babesteari uko egin izanaren iruzurraren eskutik hain zuzen ere, eta, dokumentuan jasotzen denez, proiektu berriztagarri honen tramitazioa "iruzurrezkoa" da, Azazetako zentral eolikoaren batera egin beharrean  bitan zaitu delako proiektua tramitazio zorrotzagoa saihesteko. "Argi dago Laminoriako projektua Azazetan izapidetutakoaren jarraipena dela. Ebakuazio linea partekatzen dute eta lerro perfektu bat marrazten dute ", azaldu du Maria Vallejo EH Bilduko bozeramaileak Arraia-Maeztun.

Baina proiektu honek bost esparru fotovoltaiko jartzea ere aurreikusten du, EH Bilduk Araba Zero Karbonon jada jaso zuen proposamena. Kasu honetan, esparru batzuk ingurumen berreskuratze prozesu batean daudenez, EH Bilduk berriz kokatzea proposatu du.