AKTUALITATEA


| 2020-04-01 12:36:00

Etxekoak babesteko asmoz, Osasungintzako langileek aukera dute ostatu seguruak izateko. Gasteizen adibidez, apartamentuak eta bestelako ostatuak eskaini zaizkie kanpotik datozen langileei edota etxekoak kutsatzeko beldur direnei. Orain, Gizarte Zerbitzuen arloko profesionalei aukera berdina eskaintzea proposatu du EH Bilduk. Eskaera Arabako Gizarte Politikako Foru Diputatuari igorri dio EH Bilduk eta, besteak beste, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan, Egoitzetako egoitzetan edota aniztasun funtzionala duten pertsonentzako egoitzetan lanean aritzen diren pertsonei zuzenduta dago.

 

Dagoeneko, EH Bilduk gobernatzen dituen hamaika alkatetzetan aukerak atertzen ari dira eta eskuragarri egon daitezkeen jabetza publiko edo pribatuetako etxebizitza libre, hotel eta bestelako ostatu zerbitzuen errolda bat osatzen ari da, beti ere, ostatu hauen jabeekin elkarlanean. Baina horrez gain, Gasteizen, Laudion, Amurrion eta Agurainen proposamen bera egingo du EH Bilduk.

 

Izan ere, langileek behin baino gehiagotan euren “kezka” adierazi dute COVID 19k sortutako krisian lehen lerroan daudelako lanean. Gutxi balitz, askotan, bere lana egiten ari dira babeserako ekiporik gabe eta, ondorioz, kutsatzeko arriskua biderkatzen da. “Asko eta asko, etxera itzultzen direnean senideak kutsatzeko arriskuan daude eta hainbat kasutan egoera oso kezkagarria da horietako batzuk arrisku taldeko pertsonak dira, hau da, pertsona nagusiak edo bestelako gaixotasunak dituzten pertsona. Langilek horiek guztiek euren eskubidea dute ez soilik euren lana segurtasunezko berme guztiekin egiteko, baizik eta etxekoak zaintzeko ere”, azaldu du Claudia Venceslao EH Bilduko batzarkideak.