Albisteak

Gasteizen politika berriak garatzeko foru instituzioekin sinergia eta konplizitatea beharko dela gogoratu du Larrionek


Kike Fdez de Pinedo: udaletako emaitzak udalerriz udalerri Araba eramaten baditugu behingoz gure herrialdean aro berri bat zabalduko da

| 2019-05-22 12:08:00

EH Bilduren Gasteizko alkategaia Miren Larrionek gogoratu du Gasteizen politika berriak garatzeko foru instituzioekin sinergia eta konplizitatea beharko dela. “Gasteizen aro berri eraginkor bat zabaltzeko ezinbestekoa izango da aldaketa hori foru instituzioetara bidaltzea Arabako Foru Aldundian eta Batzar Nagusietan Gasteiz eta Araba osoko herritarren bizi-baldintzetarako oinarrizko erabakiak hartzen  direlako: politika ekonomikoa, zerbitzu sozialak edota ingurumenari lotutakoak”, zehaztu du Larrionek.

 

Ildo berdinean, Arabako Ahaldun Nagusia izateko hautagaia Kike Fdez de Pinedok esan du Gasteiz historia egiteko zorian dago lehen aldiz emakume feminista eta progresista izanda. Era berean, gogoratu du “Arabako beste udalerri askok 2011an hasitako olatuan jarraituko dute edo bat egingo dute geldiezina den olatu horrekin. “Aldaketa hori egonkortzeko ezinbestekoa da herrialdeko instituzioetara eramatea: hor zerga bilketa justua bermatuko dugu, finantzazio zuzena banatu, gertuko politika sozialak, ekonomikoak eta anbientalak, tokian tokiko errealitateei egokituak eta herri zein eskualde guztien aukerak aprobetxatuko dituenak”, azaldu du Fdez de Pinedok.

 

Are gehiago, nabarmendu duenez, “udaletako emaitzak udalerriz udalerri Araba eramaten baditugu behingoz gure herrialdean aro berri bat zabalduko da”. Horren ondorioz, Larrionek eta Fdez de Pinedok azpimarratu dute hurrengo igandean herriz herri eta auzoz auzo boto-txartela txuri zein sepiak EH Bilduren logoarekin