Gaur eguerdian amaitu da Arabako beste 14 udalerritan udal hauteskundeetako zerrendaburu izango diren pertsonak hautatzeko prozesua. Oraingo honetan, Asparrena, Arratzua-Ubarrundia, Añana, Bastida, Dulantzi, Eskuernaga, Gaubea, Iruraiz-Gauna, Laudio, Lagran, Lantaron, Legutio, Moretan eta Ziekoko hautagaiak berretsi dituzte bilkideek.
Asparrenan eta Legution alkatetzak berresteko asmoa dute Txelo Auzmendik eta Juan Kruz Jainagak. Añanan eta Lagranen Edorta Loma eta Urtzi Gainzarain izango dira berriro zerrendaburuak. Moretan eta Ziekon lehen aldiz aurkeztuko ditu zerrendak EH Bilduk eta Ion Garcia de Olano eta José Sáenz de Navarrete izango dira alkategaiak. Gainontzekoetan aldaketak emango dira. Dagoeneko, guztira, EH Bilduk 34 udalerrietan burutu du zerrendaburua izendatzeko prozesua.
ASPARRENA. Txelo Auzmendi
Araia. 1960.
Terapia Okupazionalean diplomatua, arlo soziosanitarioan lan egin du hogeita hamar urte baino gehiagoz Arabako Gizarte Zerbitzuetan, Arreta Goiztiarraren eta Dibertsitate Funtzionalaren arloetan.
Zortzi urtez Asparrenako Udaleko zinegotzia izan zen eta 2015etik udalerriko alkatea da. Gainera, Arabako Lautadako Kuadrillako batzarkidea izan da hiru legegintzalditan, eta Eudeleko eta Tokiko Gobernuen Batzordeko Lurralde eta Batzorde Exekutiboetan parte hartu du azken bi legegintzaldietan.
Nerabezarotik, elkarte eta mugimendu sozial, kultural eta politikoetan parte hartu du, eta, horien bidez, udal-eremuan eta nazioarteko lankidetza-kanpainetan parte hartu du.
ARRATZUA-UBARRUNDIA. Txetxu Zengotitabengoa Ruiz de Arkaute.
Durana. 1962.
Lorezaintza- eta paisaia-ikasketak ditu.40 urtez aritu da lorezaintzan, azken 20 urteetan Parque y jardines Abadiano S.A. enpresan. Duranako Administrazio Batzordeko kidea eta idazkaria izan da. “Proiektu Honi Ez” plataforman parte hartu du. Plataforma hori makro proiektu pribatu baten aurka sortu zen, nekazaritza-lurren 100 hektarea erabili nahi dituen plaka fotovoltaikoen bidez, eguzki-energia biltzeko eta energia elektriko bihurtzeko asmoz. Txirrindularia, Durana Peñako eta Arabako Txirrindularitza Federazioko zuzendaritza batzordeko kide izan da, baita epaile probintziako hautatzaile eta ziklo-kroseko arduradun ere.
AÑANA. Edorta Loma Vadillo
Gesaltza. 1959
Salinero Maisua ofizioz. Añanako Gatz Harana Fundazioko kidea eta Gesaltzako Taldearen eta Gatzagak elkartearen koofundatzailea. LABeko ordezkaria izan zen eta 1995tik 199ra Añanako alkatea hautagaitza independiente batean.
BASTIDA. Leire Garbayo Burguera.
Pasaia. 1983.
Pasaitarra jaiotzez, Bastidarekiko betiko lotura. Jatetxe Arloko goi mailako teknikaria, sukaldari gisa lanean. Gaur egun, Bastidako Euskara, Kultura eta Kirola zinegotzia eta alkateordea.
DULANTZI. Tito Lasarte Boveda
Dulantzi. 1968.
Soldatzaile gisa lan egin du berokuntza, iturgintza eta metal enpresetan. Gaur egun, langabetua. Saunier-Duvaleko enpresa-batzordeko kidea eta bozeramailea izan da LAB sindikatuaren ordezkaria. Sugargorri elkarteko kidea da.
ESKUERNAGA. Amaya Gil Martinez de Cañas
Eskuernaga. 1967.
Molinuevon Ile-apainketako erdi mailako ikasketak egin zituen, eta familiako ustiategiko mahastizaintzarekin ere lotuta egon da. Eskuernagako kultur elkarteetako kide eta partaidea, EH Bilduko zinegotzia da 2019tik.
GAUBEA. Juan Carlos Lopez Abril
Miranda de Ebro. 1961.
Espejon bizi da eta Lanbide-heziketako ikasketak ditu eta bazkide kooperatibista da metalurgia-sektoreko enpresa batean, non gerente kargua duen. Egun, Lantaron kirol kulturaren presidentea da. Gaur egun, EH Bilduko zinegotzia da.
IRURAIZ GAUNA. Iratxe del Barco Murua
Gasteiz. 1983
Giza Zientzietako Batxilergoa ikasi zuen Gasteizko Mendebaldea institutuan eta 4 urtez Psikologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, Donostian. Gaur egun, artisau-gozogintzako merkatuetan egiten eta saltzen duen kooperatiba txiki bateko bazkide autonomoa da.
2015etik Gazeoko bizilaguna, EH Bilduko zinegotzia izan da Iruraiz Gaunako Udalean azken legegintzaldi honetan. Horrez gain, Gazeoko Administrazio Batzarreko kidea eta idazkaria da, eta Iruraiz-Gaunako AMALUR emakume-taldeaaren sortzailea.
LAUDIO. Ainize Gastaka
Laudio. 1985.
Zuzenbidean lizentziatuta dago eta abokatu espezializatua da arlo zibilean, administratiboan eta penalean. 2012tik, gainera, besteak beste, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko ofiziozko txandako abokatua eta atxilotuari laguntzeko ofiziozko txandako abokatua ere bai. Laudioko gazte asanbladan, Ikastolako euskara batzordean eta gazte eta ikasle mugimenduan parte hartu du.
LAGRAN. Urtzi Gaintzarain González de Durana
Gasteiz. 1989.
Goi mailako Paisajismo eta Landa-inguruneko goi teknikaria, Ekoizpen Agroekologikoko teknikaria. Azken legealdian zinegotzia Lagranen eta aurreko legealdian Bernedon. LABeko ordezkari sindikala.
LANTARON. Ainhoa Mayoz Ibañez
Bilbo 1973.
Zubillagako biztanlea 2002tik. Haur eta Lehen Hezkuntzako irakaslea, Euskal eskola publikoan dago lanean duela 25 urte, horietako 19 Ribabellosako eskolan irakasle. 4 ikasturtez Zuzendaritza Taldean. Ikasketaburua. 4 urtez Zubillagako Batzorde Administratiboko bokala.
LEGUTIO. Juan Kruz Jainaga Inziarte
Eibar. 1959.
Lanbide heziketako ikasketal ditu eta hostalaritzan egiten du lan. Legution bizi da duela 24 urte eta Legutioko Batzarreko presidentea izan zen 1999an. Ezker abertzalearen zinegotztia izan den 199tik 2003ra eta gaur egun Legutioko alkatea da.
MORETA. Ion Garcia de Olano
Moreta. 1998.
Produktuen Diseinua ikasi du. Gaur egun, ostalaritzan lan egiten du.
ZIEKO. José Sáenz de Navarrete
Zieko. 1956.
Erizaintza Laguntzaile ikasketak egin zituen. 36 urtez zeladore izan da Lezako Ospitalean eta orain erretiratuta dago. Eltziegoko Gure Lur kultur elkartearen sortzailea eta diruzaina izan zen, eta zortzi urtez Lezako Ospitaleko enpresa batzordeko kide izan da ELA sindikatuaren izenean.