AKTUALITATEA


| 2025-10-15 07:18:00

EH Bilduk C3 linean izan diren murrizketak salatu ditu. Izan ere, urriaren 6tik  ADIFek Bidebieta-Basaurin hasi dituen obren ondorioz, kexak ugaritu dira. Trenen maiztasunak murriztu dira, trenen edukiera txikiagoa da eta bidaiak berak luzatu egin dira. C3 Urduña-Bilbo linea funtsezko garraio publikoko zerbitzua da, eta pertsona askok erabiltzen dute, bereziki ikasleak eta langileak. Baina urtarriletik duda bitartean C3 lineak 147 tren zerbitzu baditu, orain 102 baino ez daude.

Egoera horren aurrean, EH Bilduk hainbat galdera egingo dizkio Mugikortasun Sailburuari argitzeko zergatik ez diren zerbitzuak eguneratu eta zergatik ez den inolako informaziorik eman. Ekimen horri esker, EH Bilduk argitu nahi du zein den obren plangintza, noiz arte luzatuko diren obrak, ea obrek irauten duten bitartean neguko ordutegia betetzeko bestelako alternatibak martxan jarriko diren.

“Gaur egun, Aiaraldean C3k eskaintzen duen zerbitzua funtsezkoa da langile zein ikasleentzako. Hori dela eta, eskatzen dugu lehenbailehen ohiko ordutegiak eta maiztasunak berreskuratzea kalitatezko garraio publikoa bermatu ahal izateko”, nabarmendu du Amancay Villalba EH Bilduko legebiltzarkideak.