Dulantziko Talde Independenteak eta EH Bilduk akordioa lortu dute Arabako Lautadako Kuadrilla osatzeko, baita gobernu programa bat ere, hurrengo legegintzaldian garatzeko. Akordio horren ondorioz, Gustavo Fernández Villate izango da Kuadrillako presidentea. Era berean, datozen lau urteetan garatu beharreko 33 neurri adostu dira.
Neurri horiek Kuadrillako zerbitzu guztiei eragiten diete. Horien artean daude Kuadrillako organoen funtzionamendua eta parte-hartzea hobetzea, indarkeria matxistaren aurkako protokolo berri bat, genero-indarkeriaren biktima izan diren emakumeei laguntzeko programa zabaltzea eta Lanpostuen Balorazio berri bat egitea. Gainera, administrazio elektronikoa ezartzea, hiri-hondakinak biltzeko kontratazio berria egitea eta hondakin organikoen tratamendua eskualdekatzearen aldeko apustua egitea aurreikusten da. Neurri horien artean daude, halaber, Euskararen Kontseilua sortzea eta hirigintza-zerbitzua indartzea.
Gustavo Fernández Villate Zalduondoko Udalaren ordezkaria da Arabako Lautadako Koadrillako presidentea izan den 2011tik-2015era. Zalduondoko alkatea eta Landa Garapeneko Elkarteko presidentea izan da azken 8 urteetan.