AKTUALITATEA


| 2021-11-20 09:31:00

EH Bilduk dei egin du bihar Arabako Lurralde Historikoko 333 herritan egingo diren kontzejuetarako hauteskundeetan parte hartzeko. Herri horietan bizi diren 30.000 pertsona inguruk mila pertsona baino gehiago aukeratu beharko dituzte datozen lau urteetan beren administrazio batzordeak osatzeko. “Mila pertsona baino gehiago hautatuko ditugu, doan eta borondatez gure herriak ordezkatuko dituztenak. Horregatik bakarrik merezi du igande honetan zure kontzejuan botoa ematera joateak”, azaldu du EH Bilduko batzarkidea den Javier Argotek.

Baina Argotek dio arrazoi gehiago daudela: Arabako kontzejuei balioa ematea, haiek ahalduntzea, haien autonomia defendatzea eta administrazio berezi horri jarraikortasuna ematea. “Herri bakoitzeko pertsonarik onenak aukeratzeko botoa eman dezakegu, eta auzolanari balioa eman, hori baita kontzejuaren oinarria, urte osoan parte hartu eta erabaki baitezakegu”, gaineratu du.