AKTUALITATEA


| 2022-01-24 12:23:00

EH Bildu Araba batzarkide taldeak kezka adierazi du azken egunotako berrien inguruan: Arkaiako terma erromatarretan agertutako Bakoren buru bat desagertuta dago 1976tik, eta txostenek diotenaren arabera, esku pribatuetan dago harrezkero. Eskulturari buruzko azken berriek diote Jon Buesak, 1976an obretako foru ingeniaria zenak EAJren izenean, hartu zuela haren ardura.

Hala, EH Bildu Arabak bi ekimen erregistratu ditu gaur Batzar Nagusietan: alde batetik, Ahaldun Nagusiari eskatu dio Diputazioaren edozein sailetan horri buruz dagoen informazioaren berri eman dezala eta, bestetik Ana del Val Kultura eta Kirol Saileko diputatuaren agerraldia eskatu du, marmolezko eskultura berreskuratzeko asmorik duen jakiteko.

Ondare arkeologikoa babestu

EH Bildu Arabak ezinbestekotzat jo du Arabako ondare arkeologikoa babestea, eta horrek berekin dakar ondare hori arabar guztien esku egotea. Ildo horretan, arkeologoen kolektiboen iritziekin bat dator batzarkide taldea: marmolezko lana berreskuratu behar da, haren egoera eta kontserbazio maila zein diren jakiteko, eta babesteko.