AKTUALITATEA


| 2025-01-22 09:38:00

EH Bilduk Aiaraldeko Plan Estrategikoa behingoz osatzeko eta Berehalako Jarduketa Planari lotuta zeuden inbertsioak premiaz betearazteko eskatu die Eusko Jaurlaritza eta Arabako Foru Aldundiari. Izan ere, eskualdeko egoera sozioekonomikoak ez du hobera egin eta horren adibide da atzo bertan Guardian Enpresak jakinarazi zuen erabakia: Laudion duen lantokia itxiko duela eta gaur egun dauden 171 langileak kaleratuak izango direla sei hilabete barru.

Lehenik eta behin, EH Bilduk langileei eta euren senideei elkartasuna adierazi nahi die eta eskualdeko egoera hobetzeko lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du. Izan ere, EH Bilduren ekimenez, 2019an eskualdea berpizteko ponentzia bat sortu zen Eusko Legebiltzarrean eta horri lotuta, 26milioi euroko Berehalako Jarduera Plana gauzatzeko.

2022 eta 2023an martxan jarri behar ziren bertan jasotako neurri eta ekimen guztiak baino gaur da eguna noiz betetze maila oso baxua den. Bereziki kezkagarria da industria arloko ardatza. Horretarako, 8,8 milioi inbertitzea aurreikusten zen baina %5,3 baino ez da gastatu.

Beiraren ehunean ere betetze maila oso baxua izan da. Aiaraldea eskualdea sektorean erreferentziazko hub bezala posizionatzeko estatu eta nazioarteko mailan Laudio Glass Hub ekimena sortu zuten 3 milioi euroko aurrekontuarekin. Gaur egun, aldiz, %3,4a baino ez da gastatu atal horretan. Eta bidean, Autoglass Glavistak itxiera prozedura martxan jarri du 240 langile kaleratzeko eta orain Guardian-ek beste 171 langile kaleratuko dituela iragarri du.

Era berean, Plan Estrategikoa 2022ko irailerako egon behar zen baina ez da oraindik onartu. Egoera ikusita, EH Bilduren ustez, planak erabateko porrot-a izaten ari da inbertsioak ez direlako gauzatu eta bidean 400 bat lanpostu galdu daitezkelako. Hori dela eta, Arabako Batzar Nagusietan eta Eusko Jaurlaritzan ekimen bana aurkezteko ditu jakiteko Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak egoeraren berri zuten, ze neurriak hartuko dituzten argitzeko eta Berehala Jarduera Planak izan duen eragina argitzeko.