AKTUALITATEA


| 2021-06-05 12:56:00

Gaur eguerdian amaitu da EH Bildu Arabako koordinazio taldea bozkatzeko epea bilkideen %89ko babesa jaso du. %4k kontra bozkatu du eta beste %6k zuri. Beraz, datozen lau urteotan Ibon San Saturnino Murua izango da Arabako arduradun politikoa eta berarekin batera Xabi Goikuria Oiarbide izango da Politika Instituzionaleko arduraduna; Ruth Ibisate Diez-Caballero, Udalgintzako arduraduna; Jon Ligüerzana Ajuriagerra, Antolakuntzako arduraduna eta Rebeka Mtz, Compañón Remírez, Komunikazioko arduraduna.

 

Bitartean, EH Bilduk eskualde bakoitzeko ordezkariak hautatzeko prozesua martxan jarrita du. Prozesua ekainaren 20an bukatuko da, eguerdiko hamabietan Probintziako Plazan egingo den ekitaldi politiko batekin. Bertan Arabako Mahai Politiko osoa aurkeztuko da.

 

Herrialdeko Arduradun Politikoarekin eta Koordinazio Taldearekin batera, Arabako Mahai Politikoa osatzen dute eskualde bakoitzeko ordezkariek (zortzi guztira), EH Bilduren bozeramaileek Arabako Batzar Nagusietan eta Gasteizko Udalean, eta EH Bildu osatzen duten alderdi politiko bakoitzeko ordezkariek  (Sortu, Eusko Alkartasuna eta Alternatiba).