AKTUALITATEA


| 2022-05-10 12:16:00

Barrundiako Osoko Bilkurak aho batez onartu du mozio bat, non Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen baitzaio eskualdeko oinarrizko arreta “azkar” konpontzeko. Testua EH Bilduren eta EAJren artean adostu da, eta zehaztu da pandemiaren aurreko laguntza egoera berrezarri behar dela langileei, arreta ordutegiei eta zerbitzuei dagokienez.

Testuak onartzen du lehen mailako arretak “narriadura nabarmena” izan duela pandemian, eta azken asteetan “okerrera” egin duela Arabako Lautadako osasun-zentroetan, “erabiltzaileen artean egonezina sortuz”. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzari eskatzen zaio egungo eskaria eta etorkizuneko aurreikuspena azter ditzala, baliabide egokienak zehazteko. Era berean, Udalak konpromisoa hartzen du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin batera lan egiteko, baliabideak benetako beharretara egokitzeko.

Barrundiako alkate Igor Medinak azaldu duenez, epe ertainera egoera aztertzeaz gain, eskualdeko lehen mailako arretan izan diren murrizketei erantzun behar zaie, batez ere Aguraingo anbulatorioko langilerik ezagatik, orain, eskualdeko osasun-zentroek ordezten baitute. “EH Bildurentzat funtsezkoa da premiazko neurriak hartzea, gutxienez, genuen osasun-laguntza berreskuratzeko”, gaineratu du.