Asparrenak eta Zuiak 13,4 milioiko aparteko gizarte funtsa udalen esku jartzea eskatu diote Artolazabal Sailburuari


| 2020-06-04 10:09:00

Asparrena eta Zuiako Udalek Madrilgo Gobernuak martxoaren 18an onartu zuen Aparteko Gizarte Funtsa udalen esku jartzea eskatu diote Enplegu eta Gizarte Politiketarako Sailburuari. Horrela jakinarazi diote Beatriz Artolazali zuzendutako gutun batean. Izan ere, apirilaren 29an jaso zuen Eusko Jaurlaritzak 13,4 milioi euroko funtsa eta, beste autonomi erkidegotan ez bezala, EAEn ez da udalen esku utzi.

 

Txelo Auzmendi eta Unai Gutierrezek azaldu duten bezala, funtsa horren helburua gizarte zerbitzuak indartzea zen. Zehazki, jasotzen da etxez etxeko laguntza, teleasistentzia, etxerik gabeko pertsonei arreta, langileen kopurua indartzea egoitzetan zein bestelako zentroetan edota segurtasunerako ekipoen hornidura. Horrekin batera, larrialdietarako diru-laguntzak edo zaintzaileei arnasa emateko programak.

 

“Osasun krisian ikusi dugu gabezia ugari izan ditugula eta instituzioei asko kostatu zitzaiela erantzun egokia eta azkarra ematea. Horren adibidea da etxez etxeko laguntza zerbitzuan babes ekiporik gabe ari zirelako langileak eta elkartasunari esker, udaletik kit batzuk egiten lortu genituen. Hori adibide bat baino ez da, baina argi da gertutasunetik askoz errazagoa dela erantzun azkar bat ematea. Eta hori dena askotan baliabide ekonomikorik gabe egiten dugu”, nabarmendu dute.

 

Orain, ez ohiko funtsa udal eskumenekoak diren zerbitzuak finantzatzeko sortua zen baina udalek ez dute ezer jaso. Hori dela eta, ordainketa egiteko atzerapenaren arrazioaren inguruan galdetu dute Zuiak eta Asparrenak. Are gehiago, udalen parte hartzea ezinbestekoa dela kontuan hartuz, Gizarte Zerbitzuen Erakunde Arteko Batzordearen ez ohiko bilera bat deitzea proposatu dute.