AKTUALITATEA


| 2021-11-16 12:57:00

Pasa den azaroaren 5ean Arabako Foru Aldundiaren mugarri bat agertu zen Argantzongo udalerrian. Aurkikuntza kasualitatea izan zen, auzotar talde bat herrian auzolan bat egiten ari zela aurkitu baitzuten. N1 errepide zaharraren 334. kilometroan dago, Gaztela eta Leongo Juntaren esku dagoen eremu batean. Mugarria egoera onean dago, eta bizilagunen eta Udalaren interesa piztu du.

 

Horregatik, Argantzongo Udalak ikerketa bat egiteko eskatu dio Arabako Foru Aldundiari, haren kokapenaren arrazoiak zehazteko eta beste informazio mota bat biltzeko, hala nola; kokapenaren urtea, mugarria jarri zuen entitatea edo enklabean horrelako beste mugarririk aurkitu den.

 

Eskaera bidali zaio Pilar Garcia de Salazarri, Ahaldun Nagusiaren lehen tenienteari, non, azterlan hau eskatzeaz gain, horren emaitzak Argantzongo Udalari bidaltzeko eskatzen den.