AKTUALITATEA


| 2021-11-27 10:21:00

Argantzongo Udalak Zaragozatik Jundizera goi tentsioko linea elektriko bat eraikitzeko Forestalia Renovables taldearen proiektuaren aurka dagoela adierazi du. Kasu honetan, udalerritik pasatzean, 44 eta 70 metro bitarteko 12 dorre proiektatu dira. Udalak egindako txosten teknikoen arabera, trazadurak udalerriko egur-sortako mendiak, hiru erreka (La Paul, Torero eta Las Huertas) eta hainbat azpiegitura (errepideak, abelbideak eta gasolindegia, besteak beste) zeharkatzen ditu.

Baina udalerrian izango dituen inpaktuetatik haratago, titulartasun pribatuko eta sustatzailearen erabilera esklusiboko proiektu honek atea irekitzen du energiaren garraioa pribatizatzeko, orain arte, Espainiako Sare Elektrikoaren eskuetan egon dena. Are gehiago, proiektu hori ez dago jasota Estatuaren 2015/2020 aldiko plangintzan, ezta onartzeke dagoen 2021-2026 aldirako energia-planifikazio berrian ere.

Txostenak jasotzen duenez, ez da ebakuazio-linea bat, garraio-linea baizik eta jarduera hori egiteko baimenik ez du enpresa horrek. Hori gutxi balitz, linea horren garraio-ahalmenak aise gainditzen hainbat zentral fotovoltaiko eta eolikoetan sortu duen energia elektrikoa.

Argantzongo Alkatea Pablo Ortiz de Latierrok azpimarratu duenez, proiektu honek ez die erantzuten planetak klima-aldaketaren aurka dituen erronka globalei, ezta Agenda 2030ek sustatzen dituen printzipioei ere. “Kontsumo-zentroetatik urrun dagoen energia ekoizteko proiektu bat da eta garraioan energia asko galtzen da eta gure udalerrian inpaktu larrian izango ditu”, erantsi du.