AKTUALITATEA


| 2020-03-30 10:56:00

Argantzongo Udalak erabilera komuneko tokiak desinfektatzeko lanei ekin die berriro astelehen honetan. Joan den astelehenean hasi zituzten lan horiek, eta astean hiru egunetan egiten dituzte (astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan), eta udal langileen bitartez eramaten dituzte aurrera.

Neurri bat baino ez da. Joan den martxoaren 12an bere kirol eta kultur instalazioak itxi zituen udalerri. Ordutik, ludoteka, informatika gela, zentro sozio-kulturala, padel pista, gimnasioa, Siloko erabilera anitzeko gela eta erromesen aterpetxea itxita daude.

Argantzongo anbulategia ere itxita dago. Horren ordez, COVID19 birusarekin bateragarriak diren sintomak dituzten bizilagunek (sukarra, arnasteko zailtasuna …) 945 360 140 telefonora deitu eta Trebiñuko anbulatoriora joan behar dute, beti ere aldez aurretik hitzordua eskatuta.

Bestalde, Argantzongo Udalak herritarrei arreta telematikoa eskaintzen die 945.373.006 telefonoan eta udaletxea@lapuebladearganzon.es helbide elektronikoan. Bestalde, gizarte langileak pertsona ahulenak artatzen jarraitzen du 947.35.42.21 telefonoaren bidez.

Pablo Ortiz de Latierro herriko alkatearen esanetan, "lehen unetik hartu dira osasun agintariek gomendatutako neurriak, kutsatze kopurua handitu ez dadin". Era berean, "kutsatze horiei aurrea hartzeko gomendioak jarraitzera" animatu ditu bizilagunak.