AKTUALITATEA


| 2020-02-04 10:17:00

EH Bildu-k mozio bat aurkeztu du Batzar Nagusiei eskatzeko errespeta eta babes ditzatela Arabako Errioxako ardoak bereiztea eta familia-upategiek mantentzen duten eredu tradizionala defendatzea bultzatzen duten ekimenak. Horietako ekimen bat da, besteak beste, Arabako Mahastiak deitura berria abian jartzea. Kike Fernandez de Pinedok eta Eva Lopez de Arroyabek defendatu dutenez, azken izendapen horrek "Arabar Errioxako sektore garrantzitsu baten eskaera historikoari erantzuten dio".

Mozio horrek, halaber, Batzar Nagusiek Eusko Jaurlaritzari eta Aldundiari izendapen berri hori martxan jartzeko behar diren bitarteko juridiko eta teknikoak bermatzeko eskatuko du.

"Errealitate horrek azken bi hamarkadetako tantakatze etengabea konfirmatzen du: 1996an 612 uzta-biltzaile zeuden eta gaur egun 148. Gaia kezkagarria da, ezin da atzeratu eta alternatibak behar ditugu lehenbailehen ", salatu du Lopez de Arroyabe batzarkide eta legebiltzarkideak.

Ildo horretan, EH Bildu-k "duintasunez lan egiteko eta desagertzen diren upeltegien tanta-jarioa geldiarazteko" alternatiben beharra azpimarratu du. Fernandez de Pinedok gogorarazi du 2019an bakarrik desagertu zirela 20 upategi familiar Arabar Errioxan, eta 2018an, berriz, 17 izan zirela. Gainera, deitoratu egin du upategi txikiek eta familiakoek beren estrategia eta eredua garatzeko tresnarik ez izatea, Errioxa taldeko enpresa handi eta merkaturatzaileak nagusi diren Errioxako Kontseilu Arautzailetik ezer gutxi espero duen kolektiboa.

"Badakigu Arabar Errioxako ardogintzako egoera askotarikoa dela, eta, horren aurrean, sektoreak hartzen dituen erabaki guztiak errespetatu eta babestu behar dira, bai izen berri horrekin bat egitea erabakitzen dutenei, bai egiten ez dutenei", amaitu du Lopez de Arroyabek.