AKTUALITATEA


| 2021-11-18 16:08:00

EH Bildu Arabako batzarkide taldeak joan den urriaren 15ean aurkeztutako landa-bideei buruzko ponentzia osatzea errefusatu dute Batzar Nagusiek, gaur bildu den Nekazaritza Batzordean. Ponentziaren helburua zen araudia aztertzea eta, ahal den heinean, sinplifikatzea, asko baitira egun landa-bideen erabilera desberdinak: lehen sektoreko ohiko erabileraz gain, bide berdeak eta txirrindularientzako bideak, besteak beste, eta beraz, baita horiek arautzen dituzten foru arauak ere. Ponentzia osatzearen alde bozkatu dute oposizioko talde guztiek, eta proposamenaren kontra bozkatu dute, aldiz, Foru Gobernua osatzen duten EAJ eta PSE taldeek.

Batzordea amaituta, EH Bilduko batzarkide Javier Argotek adierazi du ulergaitza egiten zaiola EAJ eta PSEren jarrera,  eta agerian geratu dela Arabako herrien eta bertako errealitatearen ezagutza eza: “Ezin da esan landa-bideen eskumen osoa Tokiko Erakundeena denik, landa-bideei buruzko 6/1995 Foru Arauak Aldundiari egozten baitizkio zaintzaren, zehapenen eta funtzio teknikoen eskumenak, eta bideen jabeei uzten dio mantenimendu lana”. Argotek esan du ponentziaren asmoa zela landa-bideen erabilerek izandako aldaketak.