AKTUALITATEA


| 2020-02-05 12:12:00

Datorren asteartean, otsailaren 12an, udaletxeko bigarren pisuan dugun bulegoa nahi duen herritar ororentzat irekiko dugu, modu honetan zalantzak, kexak eta proposamenak modu egokiagoan artatuko ditugularik.

Gardentasuna eta herritarrekin harreman zuzenaren aldeko apustua egin dugu beti eta komunikazio bide bat gehiago eskaini nahi diogu biztanlegoari, kaleko harremana, batzar irekiak eta sare sozialez gain. Honen helburua gure udal lanaz eta alkatetzan dagoen EAJk hartutako erabakiez informatzea da. EAJk udal arauditik herritarron partehartzea sustatzeko kapitulua kendu zuen alkatetza berreskuratzean eta honi batzar irekien murrizketa, zein udal aldizkarian eta zaharkitutako webgunean dagoen informazio falta gehituz gero, jendeak duen informazio falta ez dela asetzen uste dugu. Abiatuko dugun arreta zerbitzu honen bitartez, Agurain zein Ergoinetako biztanleek merezi duten informazioa jasotzea ahalbideratuko dugula espero dugu.